PUZGARRIAK herriko haur eta gaztetxoentzat urtarrilaren 5ean

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko zaldibitar haur eta gaztetxoentzat PUZGARRIAK jarriko dira urtarrilaren 5ean, goiz eta arratsaldez Resti frontoian. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.

PUZGARRIAK DENONTZAT : Lekuaren ezaugarriak kontutan izanda ez da aurrez izena eman beharrik.

OHARRAK:

  • Aforoa arazo ez denez, helduek lagunduta sar litezke haurrak.
  • Ekitaldia toki itxian denez osasun egoerari erantzuteko indarrean dauden irizpideak bete beharko dira. Hau da, 6 urtetik gorakoek maskara uneoro jarrita izan beharko dute eta frontoi barruan ezingo da ez jan, ez edan, ez eta erre ere.

ORDUTEGIAK:

  • HAUR HEZKUNTZA 10:30etik 11:30era eta 16:00etatik 17:00etara
  • LEHEN HEZKUNTZA eta DBH 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara