Resti pilotalekuaren probako irekiera eta araudia

Udazkenean sartuta eta ikasturteko erabilerak nolabait zehaztuta, jarraian ageri den araudia onartu da bere erabilerarako. ASTE HONETAN BI EGUNETAN IREKIKO DA RESTI: GAUR, ASTEARTEA, ETA BIHAR ASTEAZKENA. Udalak erabileraren jarraipena egingo du bi egunetan. Erabiltzaileei laguntza eskatzen dizuegu araudia errespetatuz, eta gabezia edo ekarpenak izanez gero Kultur Etxean jakinaraziz. 

 

Joan den martxotik itxita egon da Resti Pilotalekua erabilera librerako, eguraldia lagun aire libreko jarduerak lehenesteko gomendioari jarraiki. Maiatzetik aurrera federatuen entrenamenduak baimendu ziren. Udazkenean sartuta eta ikasturteko erabilerak nolabait zehaztuta, jarraian ageri den araudia onartu da bere erabilerarako. Hala ere aire zabaleko jarduerak egitea lehenestea eskatzen da, baita antolaketa gabeko pilaketak ekiditekoa ere. Ondoren, egunotan ikusitakoaren eta Eusko Jaurlaritzak indarrean jartzen dituen neurri berrien baitan ikusiko da instalazioaren erabilera libreak zein bide izango duen.

 

RESTI PILOTALEKUA:

Resti Pilotalekuaren ateak publikoari irekitzea jolas librerako edo jarduera fisikoa egiteko. Ordutegi* hau izango du, 9:00etatik 22:45 artean, honako lehentasunekin:

 

ORDUA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

ASTEBURUA

9:00-16:00

ESKOLA

ESKOLA

ESKOLA

ESKOLA

ESKOLA

 

Erabilera Librea

 

-

 

**Futbol partidak edo bestelako ekitaldiak

16:00-17:00

Jolas librea haurrentzat

Jolas librea haurrentzat

Jolas librea haurrentzat

Jolas librea haurrentzat

Jolas librea haurrentzat

17:00-18:00

Eskola Kirola ***

Eskola Kirola   ***

Eskola Kirola  ***

Eskola Kirola  *** 

Eskola Kirola  ***

18:00-19:00

Pilota Eskola

 

Pilota Eskola

 

 

19:00-20:00

Pilotari federatuak

Areto Futbola

Pilotari federatuak

Areto Futbola

**Futbol – pilota partidak edo bestelako ekitaldiak

20:00-22:45

 

 

 

 

 

*2020-2021 kurtsoa oraindik erabat antolatzeko dagoenez eta Covid-19aren zabalpena ekiditeko neurriak direla eta, baliteke hemen izendatutako ordutegiek aldaketak izatea. Kultur eta Kirol Zerbitzuek antolatuko dituzte leku eta ordutegiak, eta ordutegi hau aldaketa horien menpe geratuko da.

** Kirol eta kultur ekitaldiak antolatzen badira, normalean ostiral eta asteburuetan, hauek izango dute lehentasuna.

***Eskola Kirola hasi arte 17:00-18:00k arteko ordu tartea haurren jolas librerako izango da.

 

  1. Astelehenetik ostiralera libre dauden orduetan eta kirol saioak ordutegi erregularrarekin egin nahi dituenak, frontoiaren erreserba egiteko aukera izango du. Interesatuek Kultur Etxean azaldu beharko dute zein ordutegi nahi duen eta bat datozen eskaerak badaude zozketa egingo da. Pilota modalitateek (palaz, eskuz…) izango dute lehentasuna. Erreserba hauek hiruhilekoak izango dira gutxienez, eta dagokion tasa ordaindu beharko da. Erreserba bertan behera uztekotan, Kultur Etxean jakinarazi eta gutxieneko denbora horri dagokion tasa ordaindu beharko da.
  2. Erreserba baimenik ez duten erabiltzaileen kasuan edota asteburuetan, pilota eremuan (frontisean eta kontrakantxan) jolasteko jendea zain egonez gero, erabiltzeko gehienezko epea ordu batekoa izango da.
  3. Covid-19 gaitza dela eta, pilotalekuaren erabilerarako jarraian zehazten diren neurriak ezartzea eta hauek erabiltzaileen artean zabaltzeko bitartekoak garatzea:

            NEURRI OROKORRAK:

  • Gomendatzen da, ateri den egunetan gutxienez kanpoko espazioak lehenestea. Covid-19aren kutsagarritasuna biderkatu egiten da eremu itxietan.
  • Pilotalekurako sarrera Haurreskola aldeko atetik egingo da eta irteera futbol zelai aldetik. Ezinduen eta haur-aulkiak dituztenen kasuan bai sarrera bai irteera Haurreskola aldetik egingo da, aldapa dagoen aldetik.
  • Frontoira sartzean eta frontoitik irtetean eskuak bertan kokatutako gelez igurtziko dira edota bertako komun publikoan ur eta xaboiez garbituko dira.
  • Erabiltzaileek jende pilaketa saihestuko dute eta segurtasun distantzia errespetatzeko ahalegina egingo dute, ezinezkoa denean maskararen erabilera indartuz.
  • Pilotalekuan ezingo da jan, ezta edan ere. Salbuespenak: ura edatea eta haurren askari edo merienda. Azken honetan, eguraldi ona bada kanpoan meriendatzea hobesten da eta txarra bada Pilotalekuko goiko pasilloan edo gradetan eserita, ez kantxan. Merienda-hondakinak dagokion eran sailkatuko dira frontoiko hondakin-ontzietan.
  • Erabiltzaileek frontoia garbi mantentzen lagunduko dute, hondakinak ez dira lurrera botako: zorroak, pipa-azalak… Erratza eta pala utziko dira erabiltzaileen eskura halako kasuetan garbiketa egin ahal izateko.
  • Maskara jantzita izango dute erabiltzaileek. Salbuespenak kirol jarduera antolatuetan izango dira, bakoitzari dagokion baimenean jasotakoa bete beharko da kasu hauetan.
  • Arreta jarriko da jende askok uki ditzakeen azalerak ukitzean, ahal dela saihestuz: grada-eserlekuak, goiko pasilloko baranda, ate-heldulekuak…

 

JARDUERA ANTOLATUEI DAGOKIONEZ:

  • Eskola Kirolak, Areto Futbolak, Pilota Eskolak zein baimen propioa duten kirol jarduera zein ekitaldiek eman zaizkien jarraibide eta baldintzak beteko dituzte, Osasun Sailak bakoitzarentzat ezarritakoak.
  • Udalak tenperatura hartzeko aparatua jarriko du saioen gidariek erabili ahal izan dezaten, baita materialak desinfektatzeko produktuak ere.

 

   JOLAS ETA JARDUERA LIBREARI DAGOKIONEZ:

  • Adin txikikoak helduen ardurapean egongo dira erabilera baldintza hauek betetzen direla ziurtatzeko.
  • Maskara jantzita izango da uneoro (6 urtetik gorakoen kasuan).
  • Banakako ariketak edota distantzia fisikoa bermatzen duten ariketak lehenetsiko dira. Taldean aritzekotan gehienez 6 lagun elkartuko dira eta ahal den neurrian, kontaktu fisikoa izatea saihestuko da. 

 

ESKALATZEKO TXOKOARI DAGOKIONEZ:

  • Eremu honetako protokoloa zehaztu arte ezin izango da erabili. Udalak hori bermatzeko neurriak hartuko ditu.

 

       4. Udalak garbiketa eta desinfekzio neurriak indartuko ditu, arreta berezia jarri komun publikoari eta ukipen-askoko gainazalei.

      5. Udazken eta neguan, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era automatikoki piztu eta itzaliko dira kantxako argiak. Pasilukoak kale-argiteriaren ordutegia izango du.

      6. Egoera epidemiologikoaren arabera, Pilotalekua irekitzeko erabakia aldatu edo bertan behera uztea erabaki dezake Zaldibiako Udalak, erabiltzaileek inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.