Tailerra: Zikloaren mintzaira gure egitea

Tailer honetan hilekoaren erregistroa eramateko modu ezberdinak landuko ditu Veronica Satrustegi, Marigorrik, aldaketa fisikoak eta emozionalak erregistratu eta horiek interpretatzen ikasteko. Irailak 22, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Karreanen. Aurrez izena eman behar da.

 

Ez da ordea modu bakarrean sakonduko,  parte hartzaile guztiekin batera modu desberdinak proposatu eta aldaketa hauek ulertzeko zertzeladak, baliabideak nahiz trukoak landuko dira.

Emakume oro bere zikloaren jabe egiteko eta menstruazio ahalduntzea autoezagutzatik bideratzeko lehenego pausuak ematea da helburua.

Marigorrik, Zaldibian Hilekoaren zikloan murgiltzen laguntzeko burutuko duen bigarren saioa izango da hau.

 

IZEN EMATEA: Hilerokoaren zikloan murgiltzen

IRAILAK 22 ASTEAZKENA, 17:30ean KARREANEn HILEROKO ZIKLOAN MURGILTZEN bigarren hitzaldia, Veronika Satrustegi "Marigorri"rekin. Oraingoan hilerokoaren erregistroa nola eraman.