Trafiko oharra: Mendi lasterketa medio hainbat bide mozketa herrian zehar

2021eko ekainaren 19a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen eta pertsonen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Hemen duzue informazio guztia.

 

ESKOLAKO APARKALEKUA: Goizeko 8:00etatik 15:00etara

  • Eskola eremua itxi egingo da. Lasterketako parte hartzaile eta antolatzaileek soilik sartu ahal izango dute.  Eremu honetara, plaza atzeko pasabidetik sartuko dira parte hartzaileak.
  • Egun eta ordu tarte horretan ezingo da ibilgailuz bertara sartu. Ibilgailuak bertatik atera ahal izateko antolakuntzako arduradunen baimena beharko da.

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea ETA ARRUEGI auzoko hasiera: 8:45tatik 9:30tara

  • Lasterketa eskola eremutik aterako da. Marihaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.
  • 8:45tatik 9:30tara ibilgailuen joan etorria eten egingo da, lasterketa igaro arte.

EGILEGOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) eta SANTA FE kalea: 9:00etatik 15:00etara

  • Lasterketako azken zatia Zulota gaiñetik Txamarretxera bidez burutuko da. Ibilgailuen joan etorria bertako bizilagunetara mugatuko da lasterketa behar adinako segurtasunez burutu ahal izateko. Irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.
  • Txamarretxe eta Arrese aurretik igaroko da lasterketa eskola eremura. Eremu honetan Ibilgailuen joan etorria mugatuko da eta jende pilaketak ekiditeko neurriak hartuko ditu antolakuntzak.

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00tatik 10:00tara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 Zaldibian, 2021eko ekainaren 16an.