16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta Funky-a. Izena ekainaren 17a (hau barne) baino lehen eman behar da kultur etxean. Albiste honen barruan duzue informazio guztia.
PIRAGUISMOA:
Noiz: ekainaren 28tik uztailaren 2ra (astelehenetik ostiralera)
Ordua: adinka banatuko da, zaharrenekin hasita.
Kopurua eta adina: 36 plaza, 3. mailatik 16 urtera bitarte
Matrikula: 36€ (izena ematean ordaindu behar da)
TENIS/FRONTENIS/BADMINTON:
Noiz: ekainaren 21etik uztailaren 2ra (astelehenetik ostiralera)
Ordua: 10:00-11:00
Kopurua eta adina: 12 plaza, 2. mailatik 16 urtera bitarte
Matrikula: 36€ (izena ematean ordaindu behar da)
PATINAK/HOCKEY/HOCKEY PATINAK
Noiz: ekainaren 21etik uztailaren 2ra (astelehenetik ostiralera)
Ordua: 11:00-12:00
Kopurua eta adina: 12 plaza, 2. mailatik 16 urtera bitarte
Matrikula: 36€ (izena ematean ordaindu behar da)
FUNKY
Noiz: ekainaren 21etik uztailaren 23ra (astean bi egunetan)
Ordua: 19:30-20:30
Kopurua eta adina: gutxienez 8 eta gehienez 15 plaza. Talde bakarra.
Matrikula: 36€ (izena ematean ordaindu behar da)