Alarma-egoeraren baitan gerturatzen ari da 2020ko uda eta berarekin, urtero Udalak antolatu ohi dituen Udako Jarduera kanpaina. Aurtengoa ez da ohi bezelakoa izango. Errealitate horretatik abiatuz, lehen bilera ireki bat antolatu dugu astelehenean, 15:30ean. Guraso Elkarteko kideen eta gaztetxoen familia batzuen asistentzia bermatuta, gaiarekiko interesa duen edonori irekita egongo da bileran parte hartzea. Jarraitu irakurtzen.
Dagoeneko errealitatea da aurtengo udako jarduerak ez direla orain artekoak bezalakoak izango. Jarduera hauek herriko txikienengan eta hauen familiengan duten eragina kontuan hartuta, baita begirale eta orokorrean herriari ekartzen diotena ikusirik, Udalak ez luke guztia bertan behera uztea nahi. Uztailean indarrean egongo diren legeek eta osasun-irizpideek baimentzen dutenaren baitan, antolakuntza txukunez eta gure herriak eskaintzen dizkigun aukerak baliatuz lanketa bat abiatu dugu eta horretaz ariko gara asteleheneko lehen bilera horretan.
Ausa Gaztelu Guraso Elkartearekin eta gaztetxoen familia batzuekin harremanetan jarri gara dagoeneko bilerarako. Hala ere, edonork parte hartu ahal izango du bertan.
EGUNA: ASTELEHENA, maiatzak 25
ORDUA: 15:30ean
LEKUA: Bilera Telematikoa
Bileran parte hartu ahal izateko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue: