Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna eta herriko festen garaia. Aurten ere herriko jaiak antolatzeko modurik aurreikusten ez bada ere, datorren ostiralean, irailak 10, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko areto nagusian egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio osoa.
Ekaina-uztaila aldean egin ohi da jaietako lehen batzorde bilera, baina aurten ere egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierarako uztea egokiago zela erabaki zuen Udalak. Orain, bilerarako deialdia egin du:
EGUNA: 2021eko irailaren 10a, OSTIRALA
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: Udaleko areto nagusian
Bilerara herriko jaien programan parte hartzen duten taldeak eta herriko jaien inguruan era batera edo bestera inplikatuta dauden beste hainbat eragile gonbidatu dira. Jarraian gonbidatuen zerrenda:
Antolakuntza errazteko eta osasun-neurriak direla eta, eragile bakoitzetik kide bat bertaratzea eskatu zaie guztiei, etorriko denaren izen-abizenak aurrez jakinaraziz. Bilera segurtasun-distantziak betez eta maskara jantzita burutuko da.
Era berean, deialdia irekia izango da parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat, baita zerrendan ez dagoen eragileren bat balego ere. Horretarako aurrez Kultur Etxean izena eman behar da edo beheko formilarioa bete irailaren 8tik aurrera.