Udal ibilgailu berria kalean da

Udaleko kale-langileen lan-taldeak beste ibilgailu bat du eguneroko lanei aurre egiteko. Ibilgailua %100 elektrikoa da, bi plazako kabina du, txoko guztietara iristeko moduko tamaina eta atzealdean material edo gaiak eramateko espazioa, igo eta jaitsierako plataformarekin. 

 

2022an hasi zuen udalak ibilgailua erosteko prozedura eta fabrikazio eta entrega epeak medio, otsail amaieran iritsi zen Zaldibiara. Kaleko garbiketa eta mantenu lanez gain, konposta-guneen kudeaketarako edota soinu-ekipo, mahai, aulki eta halakoen garraiorako funtzioak beteko ditu bereziki.