Udalak boluntario poltsa bat sortu du sortzen diren beharrei erantzuteko

Zaldibiako Udalak, ez-ohiko egoera honetan BOLUNTARIO POLTSA bat sortu du behar gehien duten pertsonei laguntza emateko. Laguntzeko prest dauden herritarrak izena eman 680795473 telefonoan. Izena emateko, gorde zenbaki hau zuen telefonoko agendan eta bidali whatxap mezu bat BOLUNTARIO hitzarekin eta zuen izen abizenekin. Eguneroko informazioa soilik jaso nahi baduzue bidali whatxap mezu bat INFORMAZIOA hitza soilik jarrita.

Zaldibiako Udalak, ez-ohiko egoera honetan BOLUNTARIO POLTSA bat sortu du behar gehien duten pertsonei laguntza emateko. Hala nola adinekoei erosketekin laguntzeko, zaintza lanetan laguntzeko, jangela edo jan prestaketa zerbitzu bat antolatu beharko balitz, ...

Laguntzeko prest dauden herritarrak izena eman 680795473 telefonoan.  Izena emateko, gorde zenbaki hau zuen telefonoko agendan eta bidali whatxap mezu bat BOLUNTARIO hitzarekin eta zuen izen abizenekin. Eguneroko informazioa soilik jaso nahi baduzue bidali whatxap mezu bat INFORMAZIOA hitza soilik jarrita.

Zaldibiako Udala, informazioa jaso,  beharrak aztertu eta baloratze lanean dabil iraunkorki. Horren arabera lehentasunak finkatu eta ekimenak zehaztuko ditu udalak bere teknikariekin batera. Hortik bideraturiko beharrei erantzuteko izango da BOLUNTARIO POLTSA.  Esan beharrik ez dago, egoerak eskatzen duen neurriak oinarri hartuz bideratuko direla ekimenak.

INFORMAZIOAREN GARRANTZIA: Informazio uholde mugagabe bat jasaten ari gara, bertatik itto gabe eta onik ateratzeko, Zaldibiako Udalak herritarrekiko zuzeneko komunikazio bideak sortu ditu. 680795473 telefonoa zuen agendan gorte eta INFORMAZIOA hitzarekin whatxap mezu  bat bidaliz gero informazio garrantzitsuena jasoko duzue sortu ahala eta Udala - herritarrak zuzeneko komunikazio sarea sortzen lagunduko duzue.