Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Iaz haurreskolako teilatuan jarritako instalazioaren ondoren, beste urrats bat emango da proiektu honekin. Proiektu honen helburua da autokontsumo partekatuko eguzki-instalazio fotovoltaiko bat
diseinatu eta egitea, sortutako energia elektrikoaren berehalako autokontsumorako soberakinak injektatuz.
Egingo den sarera konektatutako autokontsumoko eguzki-instalazio fotovoltaikoak guztira 25,2 kWp-ko potentzia instalatua izango du moduluetan, eta 20kW-eko potentzia izendatua. Udaletxea, Beti Gazte taberna eta Itoitz etxea hornituko dira momentuz instalazio honekin.
Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak (Goiener) idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne eta abuztuaren 12ra arteko epea dute instalatzaileek beren dokumentazioa aurkezteko. Instalazioa aurtengo urriaren 31 baino lehen gauzatzea da asmoa.
Kontratatzailearen profila (identifikatzea eskatzen du): https://www.contratacion.euskadi.eus/KPELicitacion