ZALDIBIAKO
udala

Udan haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzei buruzko 2. bilera irekia astelehenean

Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.

Aurten ez da urteroko udako jarduerarik antolatuko”. Halaxe helarazi zuen Udalak lehen bileran eta baita familiei haien iritziak biltzeko idatzian ere. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak udaleku irekiak egiteko baimena eman badu ere, hauek aurrera eramateko baldintzek, oraindik Osasun Sailak oraindik erabat zehaztu ez dituenak, bideraezina egiten dute urteroko funtzionamendua.

“Horrek ez du esan nahi, ordea, haur eta gaztetxoen aisia eskaintza osoa bertan behera utzi behar dugunik.” “Uste dugu udako jarduerek haur eta gaztetxoei onura eta balio asko sustatzeko tresna direla eta nolabait hori mantendu nahiko genuke. Inoiz baino beharrezkoagoa dutela uste dugu, gainera”.

Hala, maiatza amaierako lehen bilera hartan proposamen bat mahaigaineratu zuen Udalak:

Uztaileko lehen hiru asteetan zehar ekintza puntualak antolatzea, adin bakoitzera egokituak, eta segurtasun eta distantzia irizpideak beteko dituztenak. Adibideak: ipuin kontalariak, bertsoak, musika eta dantzak, zumba, mendi-ibilaldiak, yoga, pelikula-tertuliak, hitzaldiak…

Familien artean iritzi bilketa egin da Guraso Elkartearen eta gaztetxoen gurasoen laguntzaz, eta astelehenean bigarren bilera bat egingo da jasotakoak ikusi eta proposamena lantzen joateko.

EGUNA: ASTELEHENA, ekainak 8 

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: Bilera Telematikoa

 

Bileran parte hartu ahal izateko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/ezt-nkv-hux
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Aukeratu mikrofonoa eta sakatu oihartzun frogan BAI
  • Behealdean kamera baten irudia agertuko zaizu eta hau sakatuta baimena eman eta "iniciar compartir" sakatu.
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.