EGUNA: ABENDUAK 22 ASTEARTEA
ORDUA: 17:30ean
LEKUA: KARREANE kultur etxean
Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? Oinherri Euskal Herriko Herri Hezitzaileen Sareak zehaztu ditu galdera horien erantzunak, eta gaur egun herriz herri dabil bere ideiak zabaltzen. Eragile horren arabera, Euskal Herriko Herri Hezitzaile batek oinarrian ditu aniztasuna, euskara, parekidetasuna, zaintza, parte-hartzea, elkarlana, auzolana, komunitate sentimendua eta herriko kultur nahiz ingurumen ondarearekiko zaintza eta babesa. Zoru horren gainean lan eginda lortzen da Herri Hezitzailearen izaera. Baina, ba al dakigu zein balore sustatzen diren Zaldibian?
Herri Hezitzailea, herritar guztiak barne biltzen dituen herri eredu bat da. Bakoitzak bere izaera galdu gabe, ipar komun baterantz lan egiten duen herri eredu bat. Herri hezitzaileak herriari/herritarrei ere aitortzen die, sarri eskola eta familien gainean erortzen den hezkuntza eragile figura, eta, herriak eta herritarrak hezkuntzan txertatzen ditu, bakoitza beretik, elkarrekin hezkuntza komunitate bat eraikitzeko.