Zaldibiako I. Argazki Rallyko irabazleak

2021eko urriaren 2an burutu zen Zaldibiako I. Argazki Rallyan 9 partehartzaile izan ziren eta 8 lan aurkeztu zituzten. Lehen bi sailkatuak: Iñaki Gurrutxaga Cacho eta Agurtzane Larrarte Telleria izan ziren.

Partehartzaileak 9 izan ziren baina argazkiak, zortzi partaideek aurkeztu dituzte.

  • 18 urtetik aurrerako atalean: 5 partadie
  • 10-17 urte bitarteko atalean: 3 partaide

Epaimahaikideei argazkiak erakusten hasi baino lehen, Jon Luloaga Euskara, kultura eta Kirol zinegotziak 10-17 urte bitarteko atalaren sariaren banaketari buruz hartutako ondorengo erabakia jakinarazi zien. 

“Ikusirik 10-17 urte bitartekoen atalean, parte-hartzea murritza izan dela, hiru partaide, eta ekimen honen helburu garrantzitsuena izanik argazkigintzarako zaletasuna bultzatzea, udal ordezkaritzaren aldetik erabaki da lehenengo bientzat jarritako saria, hau da, bakoitzarentzat 30 euroko bonoa bana, hiruren artean banatzea eta bakoitzari 20 euroko bana ematea.”

Atal honetan aurkeztutako argazkiak  ikusi zituzten, eta puntuatu ez bazituzten ere, aipamenak egin zituzten. 

Horrela jakinarazi da sarien banaketa egunean.

Izen-emate orrian, rallyaren gaiak eta arauak azaltzen ziren. Gaiak hauek izan ziren:  Auto klasikoak,  Ura,  Musika,  Kultura, Edertasuna,  Mugimendua.

10-17 urte bitarteko partaideak:

  • Amezti Gurrutxaga Garmendia
  • Artetz Larrañaga Dosantos
  • Mohamen Bachourg

18 urtetik aurrerako atalean: lehenengo bi sailkatuen izenak:

  1. Iñaki Gurrutxaga Cacho.
  2. Agurtzane Larrarte Telleria.

Bideoa Sergio Dosantosek egin du.