Zaldibiako udal Liburutegiko oharrak

Zaldibiako liburutegiko liburuak itzultzeko eta etxera eramateko liburuen eskaeren zerbitzuak martxan jarraitzen du. Maiatzeko azken bi aste hauetan zerbitzuaren funtzionamendua hau izango da.

Liburuen itzulketa: 

Asteartea, asteazkena eta osteguna. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Liburuak poltsa itxi baten barruan sartuta itzuli behar dira, eta kultur etxeko sarreran egongo den kaxan utzi behar da poltsa.

Liburuak eskaerak:

kulturetxea@zaldibia.eus helbidera email bat idatzi edo 943 160338 zenbakira deitu, goizez, 10:00ak eta 12:30ak bitartean. Aste bakoitzean, osteguneko 11ak arte izango da aukera liburuen eskaera egiteko.  Liburuak ostiraletan eramango zaizkizue etxera.

Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko SAKATU HEMEN

 Bertan liburu jakin baten izenburua jarri eta sakatu “Bilatu”. Idazle jakin batek idatzitako zein liburu ditugun jakin nahi bazenute, izenburua beharrean idazlearen izen-abizenak jarri.