Zaldibiako Udalak komunikazio kanal berri bat jarri du abian. Lehendik zabalik dauden komunikazio bideak osagarritzera dator whatsapp zerbitzu berria.
Zaldibiako Udalak informazio kanal zuzen eta azkarra jarri zuen abian pasa den martxoan, Covid-19aren agerpenak eraginda. Whatsapp kanal horretatik Udalaren informazioa jasoko duzu: albisteak, iragarki eta oharrak...
Argi izan behar da, ordea, komunikazio bide hau ez dela larrialdiak, eskaerak eta matxurak kudeatzeko, soilik herriko eta Udaleko informazioa jasotzeko da.
Zer egin behar da kanalean sartzeko?
Oharra: Bide honetatik, Udaleko eta herriko eguneroko informazioa (oharrak, albisteak, larrialdiak, agenda) jasotzeko aukera izango da; momentuz, ez da aurreikusten Whatsapp sistemaren bitartez herritarrekiko interakzioa ematerik, horretarako jarraian zehazten diren bideak erabili behar direlarik:
Zaldibiako Udalak informazioa helarazteko soilik erabiliko ditu datu hauek. Telefono zenbakia eta eremuaren inguruko informazioa whatsapp business aplikazioaren baitan etiketatuko dira INFORMAZIOA izenarekin 680795473 telefonora aplikazio horretatik bertatik mezu bat bidaltzen dutenean. BAJA hitzarekin mezua bidaltzean etiketa kendu egingo zaio eta elkarrizketa hari hori ezabatua izango da behin betiko edo whatsapp business aplikazioak bermatzen duen neurrian.