Zaldibiako Udalaren jarraibideak herritarrei. 2020-03-15

COVID-19 KORONABIRUSAren ZABALPENA EKIDITEKO Europako gainontzeko herrialdeetan hartzen ari diren neurriak jarraituz, gure herritarrei ondorengo jarraibideak luzatzen dizuegu:

1.- Herriko denda, taberna eta beste komertzioak itxita izateko eskaera egiten dizuegu, salbuespen dira janari denda, farmazia eta oinarrizko bizigaien dendak.

Zaldibiako janari denda eta farmazian oinarrizko lehengaiak bermatuak ditugu beraz, lasaitasuna eta hauen bila joatean orain arte bezala distantziak zaintzea.

2.- Ahal den heinean ETXEAN GELDITU. Batez ere, adineko pertsonei etxetik ez irteteko gomendioa egiten diegu, larrialdi kasuan edo oinarrizko beharrak asetzeko ez bada behintzat.

3.- Zaldibiako Udalak herritarrei zuzeneko informazioa helarazteko sortutako bideak erabiltzeko deia luzatzen dugu: 680 795 473 telefonoa agendan gorde eta whatxap mezu bat bidali INFORMAZIOA hitzarekin.

BOLUNTARIO POLTSA:  Burutuko diren lanak ondo aztertu eta behar bezainbesteko neurriak beteaz egiteko modukoak izango dira, izatekotan. Zaldibiako Udala, informazioa jaso,  beharrak aztertu eta baloratze lanean dabil iraunkorki. Zentzu horretan udalak,  gizarte ongizate, osasun eta segurtasun irizpideak oinarri hartuaz baloratuko ditu beharrak eta horren araberako neurriak. Boluntario poltsarako BOLUNTARIO hitza bidali behar da whatxapez.

INFORMAZIOAREN GARRANTZIA: Informazio uholde mugagabe bat jasaten ari gara, bertatik itto gabe eta onik ateratzeko Zaldibiako Udalak herritarrekiko zuzeneko bideak sortu ditu.  Aurrez dugun www.zaldibia.eus, ZaldibiAPP aplikazioa eta abian jarri berri dugun whatxaparen bidez zuzenean jasoko duzue informazio garrantzitsuena zuen mugikorrean. Udala-herritarrak sarea sortzen lagunduko duzue. INFORMAZIOA hitza bidali behar da whatxapez.

4.- Zaldibiako udalak ATEAK ITXITA JARRAITUKO DU LANEAN. Aurrez aurreko arretarik ez da izango baino 943 880 357 telefonoan nahiz bulegoa@zaldibia.eus helbidearen bidez eskainiko da arreta zerbitzua.


HERRI BEZALA, ERRONKA HANDI BAT DUGU ESKU ARTEAN,
ERANTZUN DIEZAIOGUN DAGOKION TAMAINAN ETA ARDURAZ.

AMAITZEKO, bereziki eskerrak eman nahi dizkizuegu pandemia honen zabalpenari aurre egiteko egiten ari zareten ahaleginagatik.


Zaldibian, 2020ko martxoaren 15ean.