Zaldibian ostalaritza ixteko agindua eman du Jaurlaritzak

Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.

Zaldibiako Udalak ez du inolako jakinarazten ofizialik jaso ez egoera honen inguruan, ez eta hartutako erabakiaren nondik norakoan. www.euskadi.eus atarian gaztelera hutsean plazaraturiko jakinarazten ofiziala irakurriz jakin dugu erabakiaren berri. Hala ere, Zaldibiako Udalak Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri helarazi die Zaldibiako ostalariei. Agindu hau bihartik, abenduak 15, sartuko da indarrean. Astelehen eta ostegunetan plazaratuko diren txostenetako aginduak hurrengo egunetik jarriko dira indarrean.

Datozen orduetan, Zaldibiako egoera epideniologikoaz informazioa eskatuko dugu eta herritarrei neurriak findu eta zuhurtziaz jokatzeko eskatzen diegu.