Zukati ta danokati, MASKARA BETI!

Hauteskunde ondorenera itxaron behar izan badugu ere, etorri dira osasun larrialdiari erantzuteko neurri berriak. Horien artean nabarmenena maskararen erabilera orokorra behartzen duena da, baita ostalaritzan ezarritako murrizketak eta gazte lokal eta antzekoen itxiera ere. Jarraian informazio osoa eta gaur argitaratu eta gauerditik indarrean den agerkari ofiziala.

Hemen duzue Osasun Sailak argitaratutako dekretuaren informazio nagusiena, baita dekretu osoa ere. 

  •   Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, baita erabilera publikoko espazio itxietan edo publikoari irekita dauden espazio itxietan ere. 
  • Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti.
  • Ostalaritzako arloan, honakoak zehazten ditu:
    • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, elikagaiak edo edariak hartzeko unean ez da maskara erabiltzeko betebehar hori egongo, baina bai bestela.
    • Mahai edo mahai multzo artean 1,5 metro egongo dira eta gehienez 10 lagun eseriko dira mahai edo mahai-multzo bakoitzean.
    • Taberna barruan eta barran egotea baimentzen da, bezero edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantziarekin.
    • Cocktailak eta buffetak egin daitezke gehienez 25 pertsonako taldeetan.
    • Ordutegiak zabaltzeko baimen berririk ez da emango, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren erregelamenduaren 37. Artikuluaren harira, eta ondoriorik gabe utziko dira emandakoak. Berdin diskoteka eta gaueko aisialdiko establezimenduen kasuan ere.

 

  • Gazteen lonjak eta antzekoak:

Debekatu egin da gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera egitea.

  • Osasungaiztasun-egoerak:

Ostalaritzako establezimenduak edo antzekoak ez diren espazio publikoetan edo kalean taldean edatea osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da.