2021eko UDAKO JARDUERAK: Izen-ematea irekita

Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei urteroko  Udako Jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna apirilaren 30a, ostirala, izango da.  

 

Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei urteroko  Udako Jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Jarduera hauetan 2 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek parte har dezakete.

 

Iaz ezin izan genituen udako jarduerak ohi bezalako formatuan antolatu pandemia dela eta. Aurten, eta ikas-kurtso oso bateko esperientzia bizi izan dugunean, garrantzitsua iruditu zaigu herriko haurrei herrian bertan euskarazko aisialdia eskaintzen dien urteroko programa berreskuratzea.

 

Taldeen antolakuntza, eskolakoaren berdina izatea nahiko genuke, eta horregatik aurten izen-emateko epea aurreratu da. Lehenbailehen jakin behar dugu zenbat haurrek ematen duten izena, eta horren arabera taldeak antolatuko ditugu.

 

Taldeak osatzeko garaian, talderen batean uste baino haur gutxiagok emango balute izena, aztertuko litzateke gertuen diren adinetako haurrekin udako burbuilak osatzea. Talde bakoitzak bere espazio propioa izango du eta higiene eta segurtasun neurriak betetzeko protokoloa prestatuko da.

 

Izena ematen duten haurren familiekin bilera bat egingo da eta begiraleen aurkezpena egiteaz gain, programazioaren azalpen orokorra eta jardueretan indarrean jarriko den protokoloa azalduko zaizue. Protokoloak eskolak indarrean dituen atalak kontuan izango ditu.

 

Udako Jarduera hauek uztailaren 5etik 23ra izango dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Matrikula: 22 euro.

 

Jarduera hauetan parte hartu nahi duenak, honekin batera bidaltzen dizuegun izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena emateko azken eguna: apirilak 30, ostirala.