Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.
Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, urrian martxan jarri ziren Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Ondoren, eskolan jarri zen hirugarrena eta Artxanberrikoa laugarrena izango da. Gune handia da hau, metro koadro bateko 6 modulo jarri direlarik eta etorkizunean beste hiru jartzeko aukerarekin. Izan ere, gune hau izango da herri-guneko bizilagun askorentzat hurbilen dagoen puntua. Urte hasierarekin bosgarren gunea jarriko da martxan, Ibai-Ondo atzekoa.
Abenduaren 1ean egin ziren gune berrien inguruko bilerak auzotarrekin eta bertan jaso ahal izan zen konposta proiektuari buruzko informazioa. HEMEN ere aurkitu dezakezu informazio guzti hori.
ARTXANBERRIKO KONPOSTGUNEA MARTXAN JARTZEA:
EGUNA: abenduaren 23a, OSTIRALA
ORDUA: 2 AUKERA
LEKUA: Artxanberriko konpostgunean
ZER EGINGO DA: Udal langileak Artxanberrin konposta egiteko izena emanda dauden herritarrei azalpenak eman, zalantzak argitu eta giltzak banatuko dizkie.
ZALANTZAK:
IBAI-ONDOKO KONPOSTGUNEA MARTXAN JARTZEA: urte hasieran jarriko da martxan, egun zehatza aurrerago jakinaraziko da. Azalpen eta giltza banaketa modu berdina erabiliko da.