Barrearen onura terapeutikoak, mugikortasuna espazioan, gorputz eta ahozko hizkuntza, talde-dinamika, jokoak eta teknika ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa doan izango da, eta ekainaren 4an hasi eta 25ean bukatuko da. Larunbat goizetan 10:00etatik 13:00etara Karreane kultur etxean. Izena kultur etxean bertan eman behar da maiatzaren 30a, astelehena, baino lehen, edo bestela 943160338 edo 676531079 telefonora deituta.