Egutegiak dakarrena: urria

Herriko festak amaitu badira ere, herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira oraindik urrian. Jarraian guztien bilduma.

 

 

URRIAREN 16tik 20ra

IRITZI EMATEA: FESTA EGUNAK

Galdera: ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin?

  • NON: udaletxean, kultur etxean edo azpiko QR-aren bidez

Hau duen irudia eredua, karratua, pixelaAzalpena automatikoki sortu da

 

URRIAK 20, OSTIRALA

MAGMA MIA BAKARRIZKETA

 Askek eta Zaldibiako Udalak antolatuta

  •  NOIZ: 22:00etan Karreaneko ganbaran
  •  SARRERAK: Karreanen edo bertan (5€)

 

URRIAK 21, LARUNBATA

UDAZKENEKO VI. ZAPI JANZTEA

Zapiak Bat elkartearen eskutik

Bertsotan: Jexux Mari Irazu, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Eneko Araiztegi "Korta"

  • NOIZ: 14:00etan Zubi-Buru elkartean
  • OHARRA: Sarrera gutxi geratzen dira 605744479

 

URRIAK 23, ASTELEHENA

BATZAR OROKORRA

Azaroaren 30eko grebaren muina edo zergatia aurkeztu eta herri-lanketa egin

  •   NOIZ: 19:00etan udaletxeko herri aretoan              

   

 

 URRIAK 24, ASTEARTEA

 HERRIKO PLAZA BATEN DISEINU ISTORIOA

 Prozesuaren itxiera hitzaldia. Emaitzen aurkezpena.

  • ORDUA: 18:30ean
  • LEKUA: Udaletxeko Herri aretoa

 

URRIAK 29, IGANDEA

XXVIII. ARDIKI EGUNA

EGITARAUA:

  • 10:30 Hasiera. Diana Herriko txistulari taldearekin.

           Trikitilariak: Garixe, Arbeo, Maltzeta, Txino.

           Artisautza erakusketa: Ardi gazta eta mondejua egiten, telarra lanean, zestoak edo aulkiak egiten…

           Artisau produktuen azoka. Ganadu erakusketa.

           Latxa arrazako ardiak, ahariak, pottokak, ahuntz azpigorriak.

  • 11:00 XXVIII. Mondeju eta XXV. Aralarko Gazta lehiaketak. 

           Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso kantari direla, Zaldibiko mondejuak dastatu ahal izango dira plazan.

  • 13:15 Sari banaketa.
  • 14:30 Bazkaria Herri antzokian. Mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, Aralarko gazta, kafea eta pattarra.  

           Bazkarirako txartelak Joxepanen salgai (25€). Bazkalostean bertsolarien eta trikitilarien saioa.

  • 19:30 Lagunarteko kalejira

 

URRIAK 31, ASTEARTEA

OLAIA ARANAREN HITZALDIA

GAIA: Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida.

Beti Gazte eta Zaldibiako Udalaren laguntzaz.

  • ORDUA: 17:30ean
  • LEKUA: udaletxeko herri aretoa