ZALDIBIAKO
udala

Etxean dituzuen liburuak liburutegira itzultzeko unea heldu da

Asteazken eta ostegun honetan, kulturetxean liburuak itzultzeko aukera izango da. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-16:30. Liburuak poltsa itxi baten barruan sartuta itzuli behar dira.

Kultur etxearen beheko solairuan kaxa handi bat izango duzue poltsa bertan uzteko. Poltsa horiek denbora batez itxita mantenduko ditugu, horretarako egokitutako gela batean. Edozein zalantza baduzue, deitu 943160338ra edo 676531079ra.