Asteburuan 50 herritar inguru bildu ziren erreka inguruak eta herri gunean garbiketa lanetarako. Igandetik aurrera berriro ere herritar gutxi batzuen utzikeria agertzen da ohiko lekuetan. Gutxi batzuen utzikeriak, gehiengo batek hondakinak ondo bereizteko hartutako konpromisoa zapuztu ez dezan Zaldibiako Udalak jarraipen zorrotza egingo die hondakinak kuboetatik eta dagokien lekutik kanpo uzten dituztenei.
SASIETA mankomunitateko ordenantza 40.3 artikulua:
ARAU-HAUSTEAK:
a) Hondakinak EDUKIONTZIETATIK KANPO edo Mankomunitateak hondakinak uzteko adieraziriko LEKUETATIK KANPO UZTEA, edo zerbitzuaren EGUTEGITIK edo ezarritako ORDUTEGITIK KANPO UZTEA.
SASIETA mankomunitateko ordenantza 41 artikulua:
ZIGOR MOTAK:
a) Arau-hauste OSO LARRIAK: Isuna: 450,50€ eta 45.000€ bitartekoa.
b) Arau-hauste LARRIAK: Isuna: 90,11€ eta 450,49€ bitartekoa.
c) Arau-hauste ARINAK: Ohartarazpena eta 90,10€ bitarteko isuna.
LOTURAK: