Guraso Elkarteak antolatu du saioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak ekimenaren baitan. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendua dago hitzaldia, eta parte hartu nahi dutenek 16:30ean Lardizabal Eskolara bertaratu behar dute.
Lagun artean harreman osasuntsuak izatea garrantzitsua da haur eta nerabeen garapenerako; hala, gai horretan sakontzeko eta seme-alaben bidelagun nola izan ezagutzeko hitzaldia antolatu du Guraso Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak programaren baitan. Nerea Mendizabal adituak eskainiko du haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa bihar arratsaldean: 16:30ean izango da Lardizabal Eskolan, eta herriko gurasoei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete Zaldibiako Udalak eta Guraso Elkarteak.
Mendizabal komunikazio ez bortitzean trebatzailea, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da, eta Zaldibiako saioan, lagun arteko harremanei dagokionez, hainbat gai jorratuko ditu:
Hitzaldiak aldibereko itzulpena izango du euskaraz ulertzen ez duten herritarrentzat, eta haurrentzat zaintza zerbitzua ere antolatu da gurasoak hitzaldira etortzeko aukera izan dezaten.
Hitzaldiren inguruko zalantzak dituztenek kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzi edo 676 53 10 79 telefono zenbakira deitu dezakete.