Herri kirolak, jolas erraldoiak eta ginkana Negu Bizia kultur agendari amaiera emateko
Bihar urtarrilak 4 adin guztietako haur eta gaztetxoentzat, ARTZAINEN HERRI KIROLAK 11:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 7an, JOLAS ERRALDOIAK JOLASEN TAILERRA 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Urtarrilaren 7an, GINKANA Resti pilotalekuan 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoentzat.
NEGU BIZIA kultur agendatik geratzen dena:
- Urtarrilaren 4an, ARTZAINEN HERRI KIROLAK 11:00etatik 13:00etara Kulkiren eskutik Resti Pilotalekuan. Adin guztietarako. Karreanen izena eman behar da.
- Urtarrilaren 7an, JOLAS ERRALDOIAK JOLASEN TAILERRA, Antzokian Txatxilipurdi taldearen eskutik 11:00etatik 13:00etara. Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Karreanen izena eman behar da.
- Urtarrilaren 7an, GINKANA Resti pilotalekuan Txatxilipurdiren eskutik 11:00etatik 13:00etara. Lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Karreanen izena eman behar da.
- Urtarrilaren 9an, BIDEA GARA euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioa.
Informazio guztia hemen: NEGU BIZIA kultur agenda