ZALDIBIAN, NEGU BIZIA! kultur agenda osatu dugu

Esan beharrik ez dago, hemen da negua. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu neguko solstizioaren ingurumari hauetarako. Jarraian dituzu ikuskizun eta egitasmoen inguruko azalpenak, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Gogoratu izen emate guztiak eta sarrerak abenduaren 14an hasi eta 23a baino lehen eskuratu beharko direla Karreane Kultur Etxean. Animatu eta parte hartu!

  • Abenduaren 9an eta 17an: APAXI IPUIN KONTALARIAren saioak Lardizabal Herri Eskolan.
  •  Abenduaren 12an, 10:30ean GIZONAK ETA PAREKIDETASUNA formakuntza tailerra Antzokian. Izena eman behar da.
  •  Abenduaren 14tik 19ra, UDAL IRUDIAREN AUKERAKETA ALDIA. Erabakia zure esku! Informazio guztia hemen.
  •  Abenduaren 20an, ZALDIBIARA ETORRITAKOEN TESTIGANTZAK 18:00etan Antzokian. Dohainik bada ere, Karreanen hartu behar da sarrera aurrez.
  • Abenduaren 22 goizean OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA Lardizabal eskolara (ikasleentzako bakarrik) eta 17:30ean ZALDIBIA HERRI HEZITZAILEA ekimenaren aurkezpena eskola atarian.
  • Abenduaren 23an, AUSKALO ZEINEK JARRIAK, BERTSO ZAHAR ETA BERRIAKEÑAUT ETA UNAI AGIRRE bertsolariekin ETA IMANOL KAMIO musikariarekin. Bi saio, 17:30ean eta 19:00etan, Antzokian. Sarrerak Karreanen 3 €tan.
  • Abenduaren 27an, ENEKO DORRONSORO ETA FREDI PELAEZen, KONTZERTU AKUSTIKOA. Bi saio, 17:00etan eta 19:00etan Antzokian. Sarrerak Karreanen 3 €tan.
  • Abenduaren 29an, “LUR” ANTZERKIA 17:30ean Antzokian. Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrentzat. Ikuskizunera haurrak bakarrik joango dira eta aurrez Karreanen izena eman behar da.
  • Abenduaren 30ean, LUDOTEKA ANTZOKIAN Txatxilipurdiren eskutik. 11:00etatik 13:00etara haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoentzat. Karreanen izena eman behar da, horren arabera saio bakarra egingo da edo ordubeteko bi.
  • Abenduaren 30ean, 2 URTE 4 HILABETE ETA EGUN 1 filmaren emanaldia antzokian. Bi saio,16:30ean eta 18:30ean. Azken saioaren ondoren solasaldia LANDER GARRO zuzendariarekin. Sarrerak karreanen 3 €tan.
  • Abenduaren 30ean, PROBATU ETA GOZATU JOLASEN TAILERRA, GIMNASIOAN 11:00etatik 13:00etara Txatxilipurdi taldearen eskutik. Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Karreanen izena eman behar da, horren arabera saio bakarra egingo da edo ordubeteko bi.

 

  • Urtarrilaren 2an, ERLAUNTZA filmaren emanaldia. Bi saio, 16:30ean eta 18:30ean Antzokian. Sarrerak karreanen 3 €tan.
  • Urtarrilaren 4an, ARTZAINEN HERRI KIROLAK 11:00etatik 13:00etara Kulkiren eskutik. Adin guztietarako. Karreanen izena eman behar da. Eguraldi onarekin Plazan, bestela Resti Pilotalekuan.
  • Urtarrilaren 7an, JOLAS ERRALDOIAK JOLASEN TAILERRA, Antzokian Txatxilipurdi taldearen eskutik 11:00etatik 13:00etara. Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Karreanen izena eman behar da, horren arabera saio bakarra egingo da edo ordubeteko bi.
  • Urtarrilaren 7an, GINKANA Resti pilotalekuan Txatxilipurdiren eskutik 11:00etatik 13:00etara. Lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Karreanen izena eman behar da, horren arabera saio bakarra egingo da edo ordubeteko bi.
  • Urtarrilaren 9an, BIDEA GARA euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioa.

OHARRAK

ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.

Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren 14tik  23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.

Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.

 Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatuko dira.