"Egoera kezkatzeko modukoa da eta koronabirusa herrian gehiago zabaldu ez dadin neurriak hartu behar ditugu. Gure artean zaintzeko garaia da". Hala dio alkatearen mezuak. Jarraian bideoa eta testua.
ZALDIBIAKO EGOERA KEZKATZEKO MODUKOA DA.
Egoera okertzen ari den honetan, batzuk oso ondo finkatu dituzte lehentasunak: lantegietako produkzioa eta kontsumoa. Guk argi dugu herritarron ongizatea dela garrantzitsuena baina hori babestu ahal izateko ezinbestekoa dugu guztion elkarlana.
Orduak pasa ditzakegu egiten diren eta egiten ez direnen inguruko eztabaida antzuetan, baina herritarrok pauso bat gehiago egiteko ordua iritsi da.
Zaldibian herritarrek emandako datuekin egindako argazkiak ondorengoa esaten digu:
Zaldibiako Udalak ez du inolako informazio ofizialik jasotzen Osakidetzaren aldetik eta aurreko astean izandako bilerak ere ez zuen ezer askorik eman.
Egoera ez da ona eta neurriak hartu behar ditugu koronabirusa herrian gehiago zabaldu ez dadin. Gure artean zaintzeko garaia da.
Datozen bi asteetan gutxienez, elkarrengandiko distantzia fisikoak handitzeko eskaera luzatzen dizuegu. Datuak gutxitu arte, ezinbestekoak ez diren juntaizoak atzeratzea eskatzen dizuegu. Bazkari eta afariak atzeratu eta familia nahiz gertuko lagunartean maskara erabili, eskuak garbitu eta distantzia fisikoa hartzea izango da gehien maite ditugunak zaintzeko modu bakarra.
Zaldibiako Udalean argi dugu. Bizitzak aurrera jarraitu behar duela eta horregatik, herriko eragile eta sektore ezberdinekin harremanetan jarraituko dugu egoera zail honetan herriaren bihotz taupadak jarraitu dezaten segurtasun neurri guztiak zorrotz beteaz.
Era berean Zaldibiako Udalak, koronabirusaren herriko bilakaera geldiarazteko informazioa eta neurri zehatzak eskatuko dizkio Osasun sailari.
Aurre egingo diogu honi ere, emango diogu buelta, animo!