Herriko jaiak 2023: ekarpenak jasotzea eta lehen bilerarako deia

Urria oraindik aparte bada ere, ohi bezala udako oporren aurretik lanak aurreratzea komeni izaten denez, herriko festen antolaketarako deia egin du udalak UZTAILAREN 5erako. Bitartean ekarpen eta ideiak jasonahi dira, xehetasunak jarraian.

 

FESTAK ANTOLATZEKO I. BILERA:

EGUNA: UZTAILAK 5, ASTEAZKENA

ORDUA: 18:30ean

LEKUA: ANTZOKIAN

 

AZALPENA:

Aurtengoan festetako aurre-lanak bi lan-saio nagusitan bideratu nahi dira: 

  • I. SAIOA: UZTAILAK 5. Festa egunak zehaztu, egitarauaren lehen zirriborroa egin , txupinazoa botatzeko proposamenen inguruko iritziak bildu eta festa-gunearen antolaketa zehaztu. Oinarri izango dugu 2022ko balorazioa.
  • II. SAIOA: IRAILA, data oraindik zehaztu gabe. Behin-betiko egitaraua osatu eta txupinazoa nork bota erabaki, eraso sexisten aurreko protokoloa azaldu, lanen antolaketa egin eta festarako deia eginez argazkia atera.

Bilkura hauetan ezinbestekoak ditugu herriko eragileak, baita herritarrak ere, festa modu ezberdinetara bizi dutenak ahal dela, gainera. Iaz emaitza onak eman zituen deialdiak egiteko erabilitako metodologiak eta errepikatu egingo dugu aurtengoan ere. Herritarrei bilkuretara bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.

  • III. SAIOA: BALORAZIOA. Festak pasa ondoren egingo da eta bertan modu dinamikoan ekintza bakoitzari buruzko balorazioak jaso eta gai orokorragoei buruzko iritziak eta hobetzeko proposamenak jasoko dira.

EKARPENAK EGITEKO DEIA:

Era berean eta lehen saioan egitarau zirriborroa landu nahi denez, gaurtik eta uztailaren 3ra arte jaietarako ekintzen proposamenak jaso nahi ditugu, aurrekontuak eta agenda aukerak eskatzen eta antolatzen joateko. Txupinazoa nork edo nortzuek bota ere herritarren iritziak jaso nahi ditugu.

Horretarako bide ezberdinak jarri ditugu aukeran:

  • Karreane Kultur Etxera bertaratuta
  • Telefonoz deituta (943 16 03 38)
  • kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita
  • Behean ageri den fitxa beteta

ANIMATU ETA PARTE HARTU!