Zaldibiako jaiak 2022: balorazioa

Azaroan sartzearekin batera atzera geratu zaigu Zaldibian hain betea izaten dugun urria eta balorazioak egiteko une aproposa dugu. Dokumentu batean bildu ditugu orain arte jasotakoak eta ikusgai jarri dugu, balorazioak irakurri eta ekarpenak egiteko aukera ere emanaz. Aurtengoak ederrak izan badira, datozenak ederragoak izatea da helburua.

 

Urriaren 25ean egin zen festen baloraziorako saio irekia, eta geroztik eragile bakoitza ere ari da bere balorazio propioak egiten, tartean, nola ez, udala ere bai. Garrantzitsua izaten da freskoan bildutako balorazioak idatzi eta jasotzea, zehaztasunak ahaztu egiten baitira denborarekin. 

Horixe da gaur aurkeztu dugun dokumentuaren helburua: mantendu eta hobetu beharrekoak jasotzea datorren urtean kontuan izan ditzagun.

Dokumentuak bost puntu ditu:

  1. Ekintza zehatzen balorazioak
  2. Gai orokorragoen balorazioak
  3. Talde zehatzen balorazioak eranskin gisa erantsiak
  4. Udalaren balorazioa
  5. Ekarpenak irekian

Dokumentua beraz, ez dago erabat itxia, eta herriko taldeen edota norbanakoen iritziak eta balorazioak bertan txertatzen joango gara jaso ahala.

Horretarako bi bide proposatzen ditugu: kultur etxera helaraztea balorazioak edota telematikoki jarraian duzuen formularioa betetzea. 

Aurtengoak ederrak badira, datozenak ederragoak izan daitezen!

 

OHARRA: Gogoratu Zaldibiko jaietako argazki guztiak HEMEN dituzuela ikusgai.

 

JAIAK 2022: BALORAZIOA

Jarraian duzun eremuan idatzi dezakezu aurtengo jaiei buruzko zure balorazioa. Horretarako kontuan izan bi ohar hauek: - "Zer mantendu edota zer aldatu-hobetuko zenuke?" hori da baloraziorako erabili dugun galdera nagusia. - Idatzi mesedez balorazioa pertsonala den edo taldekoa, azken kasu horretan zein talderena den ere zehaztuz. Eskerrik asko aldez aurretik!