ZALDIBIAKO
udala

Hondakinen Bilketan aldaketa Herri-gunean

SASIETAko langileen osasuna babeste aldera honako neurriak ezarri dira herri-guneko atez ateko bilketa zerbitzuan. Jarraian aldaketari buruzko informazioa:

SASIETAko langileen osasuna babeste aldera GAURTIK AURRERA EZINGO DA EZER ATERA KUBOETATIK KANPO. Hondakin guztiak edukiontzien barruan egon behar dute.

BILKETA EGUNAK ETA ORDUAK BERDIN MANTENTZEN DIRA.

Aldaketa bakarra Pixoihalena da. Ohi bezala ontziei lotutako poltsetan atera beharrean, herrian zehar kokatutako pixoihal eduki-ontzietan bota beharko dira.

Eduki-ontzian leku hauetan kokatuko dira:

• FARMAZIA AURREAN
• MARIHAUNDIÑE AURREAN
• PLAZAN JOXEPANE ETA ESTANKO ARTEAN

Denon osasuna babesteko, kontuan izan eta errespetatu aldaketak, mesedez.

Zaldibian, 2020ko martxoaren 18an.