Inor atzean geratu ez dadin, ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri  guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren protokoloak dio, Covid-19 gaitza hartu duten haurren gurasoek eskolan jakinarazi behar dutela. POSITIBO EMAN DUEN HERRITARRARI, ZALDIBIAKO UDALEAN JAKINARAZTEA ESKATZEN DIOGU. Batetik gaitzaren zabalpena eragozteko ahalik eta neurri egokienak, azkar hartzeko eta  bestetik, gaixotu den herritarraren beharrei erantzuteko.

COVID-19an POSITIBO EMAN BADUZU

DEITU UDALERA 943 88 03 57

LEHENGAI eta PREMIAZKO DIREN PRODUKTUAK ETXERAINO.

Koronabirus gaitza hartu duen herritar orok edo arrisku taldean dagoen edonork eskatu dezake. Janaria, farmaziako osasun botikak, higienerako produktuak, ...Inori ez falta izatea da helburua.

NOLA FUNTZIONATZEN DU:

  1. Herritarrak udalean jakinarazten du berrogeialdia bete behar duela.
  2. Behar dituen produktuak eskatzen ditu udalean.
  3. Udalak, produktu hauen eskaera luzatzen dio dagokion herriko komertzioari.
  4. Hurrengo egunean, udal langileek protuktu hauek dendetatik jaso eta etxeraino eramango dizkio eskatu duenari.
  5. Produktuen ordainketa Zaldibiako Udalak egingo die komertzioei. Erosketa etxean jaso duen herritarrarekin adostutako moduan, kontutik kobratuko dio udalak egindako erosketaren gastua.

KUTSATUTAKO HONDAKINAK ETXEKO ATEAN JASOKO DITUGU

Koronabirusa hartu duen herritar ororen hondakinak modu berezitu batean tratatzea beharrezkoa da. Horregatik dagokion segurtasun eta higiene neurriak bermatuz jaso eta kudeatzen dituzte herritar gaixoen hondakinak udal langileek.

NOLA FUNTZIONATZEN DU:

  1. Herritarrak Udalean jakinarazten du bere positiboa.
  2. Une horretatik aurrera herritar honen hondakin guztiak aparte bildu behar dira etxean. Hondakin guztiak poltsa berean ondo itxita gordeko dira.
  3. Udal langileek bere etxeko atetik jasoko dituzte hondakinak. Adostutako egunean, hondakin ontzi bat ate aurrean utzi eta abisatutakoan, etxekoak bertan sartu beharko ditu hondakin poltsak.
  4. Udal langileek aparteko edukiontzi batean pilatuko dituzte hondakin hauek Sasietak dagokion jasoketa berezitua eta desinfekzioa egin arte.