ZALDIBIAKO
udala

Interneterako konexioa behar duten ikasleentzako bitartekoak

Salbuespen egoera honetan, herritarren arteko arrakala digitalak inoiz baino eragin handiagoa izan dezake familietan. Zaldibiako Udalak, herriko ikasleen hezkuntza zentroekin harremanean eta Izarkom kooperatibaren ekimenari esker, bitartekoak bideratuko ditu internetera konexiorik ez duten edota konexio oso mugatua duten ikasleen etxeetara.

Orain arte etxean konexiorik izan ez baduzu eta egoera sozioekonomiko larriagatik behar adinako konexioa ez baduzu, jarri Zaldibiako Gizarte zerbitzuekin harremanetan: 943 882 000 telefonoaren bidez edo idatzi gizarte@zaldibia.eus helbidera. 

Bertatik bideratuko dugu zure eskaera eta jarriko gara zurekin harremanetan. 

 

Zaldibian, 2020ko martxoaren 30ean.