Atzoko LABI batzordeak hala erabakita, argitaratu dira indarrean sartuko diren neurri berriak. Lehendik emanda zeudenei, 400eko inzidentzia-tasa baino altuagoa duten herrietan neurri gehigarriak ezartzea gehituko zaie. Herri hauen zerrenda gaur argitaratuko da eta aurreikusi liteke Zaldibia ere herri horien artean izango dela.
Neurri zaharren eta berrien artean nagusienak bilduz, honako laburpena egin dugu lagungarri izango zaizulakoan.
Lehendik indarrean zeuden neurriak:
Neurri hauek martxoaren 9an sartu ziren indarrean, hemen duzue informazio osoa.
Neurri hauei, ordea, berriak gehituko zaizkie inzidentzia-tasa 400dik gorakoa den kasuetan. Orain artean bezela, Jaurlaritzak ez du argitu 5.000 biztanlez azpiko herrietan nola jokatuko den. Argitu dutena da, gaur argitaratuko dutela zaku horretan sartzen diren herrien zerrenda eta astelehenetik honako neurriak bete beharko dira herri horietan:
Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduek murriztu egin beharko dute lokalen barruan jendea atenditzeko ordutegia bi ordu-tarte hauetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Beraz, ordu tarte horietatik kanpo terrazetan bai, baina barnean ezingo da bezerorik egon.
Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte 4 pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik. Era berean, herri horietan, aldagelak eta dutxak itxi egingo dira kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik.
Itxitako herrien zerrenda astelehenero argitaratuko da www.euskadi.eus atarian eta udal webgunean ere argitaratuko dugu ohi bezala. Bi salbuespen izango dira:
Zaldibiako kasuan, lehen esan bezala, zerrenda argitaratu arte ez da jakingo neurri hauek aplikatu beharko diren edo ez, herri txikietako irizpideak ez baititu dekretuak zehaztu. Hala ere, baiezkoa aurreikusi liteke eta hala balitz neurri hauek astelehenean sartuko lirateke eta indarrean egongo lirateke gutxienez apirilaren 7ko gauerdia arte. Egun horretan emango den ebazpenak argituko luke neurriak beste astebetez mantentzen diren edo ez.
Jarraian dituzue gaur argitaratutako dekretuaren xehetasun guztiak.