Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko Eguna

Martxoak 8rako egitarau zabala antolatu dugu eta Zaldibiako emakume* guztiei ekimen hauetan parte hartzeko deia egiten diegu. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat. Esan beharrik gabe doa osasun egoerak eskatutako neurri guztiak hartuko direla ekimen guzti hauetan.

Covid 19ak eragindako pandemia testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu. Lehertu dena, ez baita osasun-krisia soilik.

Sistema heteropatriarkal kapitalistak emakumeon* gorputzak gudu zelai bilakatzen jarraitzen du, gure gorputzen eta erabakien jabe izatea ukatzen digu. Abusu polizial eta arrazistak jasan ditugu, indarkeria matxistaren biktimak gara, zaintza-lan ikusezinen sostengu gara, edertasun hegemonikoaren preso ... Hamaika zapalkuntza ezberdin pairatzen ditugu.

Martxoak 8 honetarako ere, eskaintza zabala antolatu da. Eta Zaldibiako emakume* guztiei hauetan parte hartzeko deia egiten diegu. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat.

EGITARAUA:

 

Zaldibian, 2021eko otsailaren 28an.