Jarraian duzu maskararen derrigortasunari buruzko araudi eguneratua:
2020ko uztailaren 16ko aginduan maskararen derrigorrezko erabilera ezarri zuen Osasun Sailak eta ondoren, 2020ko abuztuaren 19an hedatu eta zehaztu egin ditu hainbat arlo. Azken hauek dira egun indarrean daudenak:
Maskarak erabiltzeko derrigortasuna:
1.– Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu daitekeenean. Salbuespenak dira, arnas-arazoak dituzten pertsonak edota desgaitasun eta menpekotasuna dutenak, baita aire zabalean kirola bakarka egiteko momentua ere.
2.– Lantokietan ez da maskara nahitaez erabili beharko langileak beren lanpostuetan eserita daudenean, eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Baina maskara nahitaezkoa izango da baldin eta langileak beren lanpostuetan eserita ez badaude eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik badabiltza, bileretara badoaz edo antzeko edozein egoeratan badaude, non elkarrengatik hurbil egon bailitezke elkarrekin bizi ez diren langileak.
3.– Desgaitasuna, mendekotasuna, gaixotasuna edo arnasa hartzeko zailtasuna dela-eta maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, gorabehera hori dokumentatu ahal izango dute, desgaitasun- edo mendetasun-maila egiaztatzen duen dokumentu baten bidez, edo mediku-ziurtagiri baten bidez.
4.– Bizikideak (etxe berekoak) ez diren pertsonen kasuan, espazio pribatu irekietan zein itxietan egindako bileretan edo sortutako taldeetan maskara erabiltzea gomendagarria izango da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsita ere.
5.– Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.
6.– Nahitaezkoa da maskara erabiltzea erabilera komuneko espazio pribatuetan, hala nola, portaleko eskaileretan edo igogailuan, urbanizazioetako lorategi pribatuetan edo antzeko lekuetan.
7.– Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti.
8.– Derrigor maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (barne) estaliz.
9.– Erabili beharreko maskara motak ez du arnasa egiteko balbularik izan beharko.
10.– Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute beren espazioetan bete egiten dela betebehar hori.
Hemen duzue Zaldibiako Udalak maskarari buruz herriko etxeetara banatutako eskuorria.