Azken asteetan agertu diren fokuen artean atzo jakin zen Ordizian agertu dela bat. Hori dela eta, eta jakinik izango dela zaldibitarrik eremu horietan ibili denik, jarraibide hauek helarazten dizkizue Udalak. Jarraitu irakurtzen.
Osasun Sailak jakinarazi duenez Sarri taberna da fokuaren sorburua eta kutsatze-katea eteteko PCR protokoloa jarri du martxan. Sarri taberna Etxezarreta kalean dago osasun etxea eta antzokiaren parean. Bertako eta inguruko tabernetako langileei ez ezik, ohiko bezeroei PCR probak egitea da orain lehentasuna. Horregatik Sarri, Haka, Miami eta Kebabeko langileei eta ekainaren 27tik taberna horietan izan direnei osasun etxearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, proba egiteko. Barrena parkean jarri dute PCR probak egiteko gunea, osasun etxearen alboan.
Horregatik, ekainaren 27tik gaur arte taberna horietan izan zareten zaldibitarrei honako jarraibideak betetzea eskatzen dizuegu:
- 943 00 76 35 telefono zenbakira deitu eta proba egiteko txanda eskatu. Gaur ez badute hartzen, bihar berriro saiatu deitzen, dei-kopuru handiak ari dira jasotzen eta.
- Proba egin eta emaitzak izan arte bakartu edo aislatzeko neurriak hartu badaezpada eta kutsatze-katea zabaldu ez dedin, batez ere sintomak (kalentura edo arnas hartzeko zailtasunak) badituzu.