Otsailaren 11n, Sexberdinak antzezlana Herri Antzokian

Hastera doa Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren baitan herrian egingo den emanaldi sorta. Ez edonola gainera: Aitziber Garmendia eta Telmo Iruretak antzeztutako lana estreinatuko da Zaldibian. Hemen ekitaldiari buruzko informazio osoa eta Geuretik Sortuak emanaldien agenda. SARRERAK AGORTUTA.

 

SEXBERDINAK ANTZEZLANA:

Sinopsia: Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta

NOIZ: otsailaren 11n, ostirala

ORDUA: 18:30ean

LEKUA:  Zaldibiako Herri Antzokian

SARRERAK:

Prezioa: 5€

Publiko gomendatua: gazte eta helduentzat

Sarrera kopurua: 50 sarrera. Aforo mugatua izango da indarrean diren neurriak eta antzezlanaren berezitasunak tarteko. Ez dago aurrez erreserbatzeko aukerarik. 

Sarreren banaketa (Kolore morea):

  • Otsailaren 7an, astelehena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean hasiko da sarrera banaketa, Zaldibian erroldatuentzat. Pertsona bakoitzak sarrera bakarra eskuratu ahal izango du eta gehienez ere beste herritar batena ere jaso ahal izango du hura bertaratu beharrik gabe.  
  • Otsailaren 9an, asteazkena, 17:30etik aurrera jarriko dira soberan egon litezkeen sarrerak gainerako ikusleentzat, beti ere eskuragarri baldin badaude eta aurrez aipaturiko baldintza berberetan.

 

GEURETIK SORTUAK:

Euskal Herriko herri ugarik bezala, Zaldibiak ere bat egin zuen Udalbiltzak martxan jarritako Geuretik Sortuak proiektuarekin iaz. Hala, Peru Calabaza idazlea izan genuen herrian 3 asteko egonaldia egiten, Zaldibiaren xamurtasunaren historiaz eleberri motx bat egiteko. Aurten bilduko dugu uzta osoa, guztira 5 antzerki emanaldi, film emanaldi bat eta ipuin-bildumaren aurkezpena izango ditugularik herrian bertan hemendik eta udazkenera bitarte. 

Proiektu honekin bultzada eman nahi zaio hain egoera gogorra bizitzen ari den euskal kulturgintzari eta aldi berean, Euskal Herriaren nazio izaeran eragin nahi izan da, euskal artistek gure lurraldearen luze zabalean sakabanatuta egin dutelako sorkuntza lana. Zaldibian bezala proiektura batu diren herri guztietan izango da emanaldiez gozatzeko aukera. 

AGENDA:

  • Sexberdinak antzezlana, Tanttaka teatroa: otsailak 11
  • Eresia antzezlana, Oier Zuñiga: martxoak 25
  • Loosers antzezlana: martxoak 26 (proiektutik aparteko antzezlana)
  • Trapu zikinak antzezlana, Lore More antzerki taldea: martxoak 27
  • Harri minak antzezlana, Bonbon Beltz konpainia: data aurrerago iragarriko da
  • Bidaide antzezlana, Metrokoadroka Sormen Laborategia: data aurrerago iragarriko da
  • Hamazazpigarrenean aidanez Ipuin bildumaren aurkezpena Peru Calabaza eta Maialen Akizu idazleen eskutik: data aurrerago iragarriko da
  • Film emanaldia: data aurrerago iragarriko da

Geuretik Sortuak proiektuari buruzko informazio osoa HEMEN