UDA BIZIA! BASO BIZI tailerra

Uztailak 6 astelehena, 11:00etan Parke botanikoan, HH 2 eta 3 urteko gelako haurrentzat. Euria bada ere bai, ekarri xira, aterki eta katiuskak!

Txatxilipurdi taldeak antolatzen duen tailer honetan, haurrek basoan barrena murgiltzeko aukera izango dute bertako bizidunak ezagutuz; lore, landare, intsektu, animalia...

Gure natur inguruetan egin daitezkeen ekintza ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea!