Gaurtik aurrera, Udaletxean edo Kultur Etxean hitzordurik hartu beharrik gabe emango da arreta. Jarraian duzue informazio osoa. Hala ere, aurrez aurrekoa ahalik eta gehien saihestea gomendatzen da, kontsultak eta izapideak telefono bidez edo bide telematikoetatik egitea aholkatuz.
Udaletxera edo Karreane Kultur Etxera kontsultak, izapideak edo zerbitzuak jasotzera doazen herritarrek, honako oharrak izan behar dituzte kontuan:
UDALETXEA ORDUTEGIA: Udakoa, 8:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera
ARRETA ZERBITZUA 943 88 03 57 eta bulegoa@zaldibia.eus
KONTUHARTZAILETZA 943 88 03 57 eta kontabilitate@zaldibia.eus
IDAZKARITZA 943 88 03 57 eta idazkaritza@zaldibia.eus
GIZARTE ZERBITZUAK 943 88 20 00 eta gizarte@zaldibia.eus
Jendaurreko arreta: astelehenak eta ostegunak 9:00etatik 13:00etara, hitzordua aurrez eskatu.
ARKITEKTOA 943 88 03 57 eta arkitektoa@zaldibia.eus
Astearteak eta ostegunak, hitzordua aurrez eskatu
BERDINTASUNA 943 88 03 57 eta berdintasuna@zaldibia.eus
KULTUR ETXEA ORDUTEGIA: Udakoa, 8:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera
ARRETA ZERBITZUA 943 16 03 38 eta kulturetxea@zaldibia.eus
LIBURUTEGI ZERBITZUAK
GELEN ERRESERBA*
*Gelak erreserbatzeko lehenik baimena eskatu behar da Kultur Etxean bertan eta baimena lortuta, segurtasun eta higiene neurriak zaintzeko ardura-orria sinatuko du eskatzaileak. Desinfekziorako materiala bertan egongo da.
Gelen ezaugarriak: bi geletan, 12 pertsonara arte bermatu daitezke distantziak eta beraz musukorik gabe egon daiteke 1,5 metroko tartean eserita. Hortik aurrera eta gehienezko edukierara arte (32 pertsona), musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa izango da. Salbuespena izango dira 6 urtetik beherako haurrak eta osasun-arrazoiengatik musukoa derrigorrezkoa ez duten pertsonak.