Hemen duzue 2020ko urriaren 28an Osasun Sailetik jaso dugun informazio guztia.
Eguna joan eta eguna etorri behin eta berriro datuak eskatu ondoren goiko taula hau da jaso dugun informazio guztia.
Zenbat zaldibitarrek parte hartu zuten baheketan? Ez dugu ulertzen zergatik ukatzen zaigun datua. Ez eta baheketaren balioa baloratzeko garrantzitsuak izan daitezkeen beste datu batzuk, adibidez adin tartea, jasotako emaitzak (positiboak, negatiboak, gaizki ateratako probak)…
Datu horiek ez dira konfidentzialak, anonimoak baizik, eta egon badaude, gainontzean ezingo lirateke eguneroko txostenean datuak udalerrika atera, edo EAEn adin tarteka positiboen kopurua argitaratu.
Zaldibiako Udaletik eskura ditugun bitarteko guztiekin Osasun Sailarekin elkarlana sustatu eta bere beharrak bideratzeko saiakera guztiei ateak ixtea dela uste dugu datuak izan eta taulatxo hau bidaltzea.
Hau hala izanik ere, Zaldibiako Udaletik elkarlanean jarraituko dugu. Ditugun datuak, bitartekoak eta baliabideak Osasun Sailaren eskura jarriaz gure helburu bakarra osasun izurrite honekin amaitzea delako.
Egoera honen aurrean herritarroi dei argi eta zuzen bat: Covid-19 gaitza hartu baduzue informatu ezazue Zaldibiako Udala 943 880 357 ohiko telefonora deituaz.
Zergatik informatu Zaldibiako Udala?
Zaldibian. 2020ko urriaren 30ean.