ZALDIBIAKO
udala

Zaldibia herri bizia, jarri zure hazia!

Zaldibiako lehengai ekoizle, komertzio, ostalari edo eta edonolako zerbitzu emaile diren autonomo nahiz enpresen jarduera ekonomikoa sustatzeko ekimena jarri du abian Zaldibiako Udalak. Ostiraletik eskuragarri izango dira 30 eurotako erosketa bonoak, 20 euroko prezioan.

Zaldibiako Udalak oso presente du, Covid-19 gaixotasunaren zabalpena ekiditeko, abian jarritako neurriek izan duten eragina gure eguneroko bizian. 

Esan beharrik ez dago gure udalerrian dauden lehengai ekoizle, komertzio, ostalari eta zerbitzu emaileek ere lehen pertsonan jasan dituztela itxialdiaren ondorioak. 

Zaldibiako Udalak 18.000 €tako eragina izango duen sustapen ekonomikorako ekinbidea abiatuko du. Ekinbide horren motorra herritarrak gara, gure behar materialak asebetetzeko dugun eroste ahalmena tresna gisa baliatu nahi dugu, guztion arten elkar lagundu asmoz. 

EROSKETA BONOAK – JARRI ZURE HAZIA!

Zaldibiako Udalak erosketa bonoak jarriko dizkie herritarrei eskuragarri. Hau da, 10€ko 3 bono eskuratu ahal izango dituzte herritarrek 20€tako prezioan. Herritarrak 20€ jarriko ditu, Zaldibiako Udalak 10€ eta horrela 30€ak herrian geratuko dira.

Zaldibiako herrian dauden ekoizle,  komertzio, taberna, jatetxe eta zerbitzu emaileen produktu eta zerbitzuak ordaintzeko erabili ahalko dira bono hauek.

Beraien produktu eta zerbitzuengatik bono hauek jaso dituzten Zaldibiako lehen gai ekoizle, komertzio, denda, autonomo, enpresa, jatetxe eta tabernariek Zaldibiako Udalean dagokien dirua jasoko dute bono horien trukean.

 

ZENBAKITAN

Zaldibiako Udalak 10 euroko balioa duten 1800 bono jarriko ditu eskuragarri. Bono hauek hirunaka salduko dira 30 euroko balioagatik, 20 euro kostatuko zaio herritar erosleari eta 10 euro udalari. Beraz herritarrak 30 euro izango ditu Zaldibian gastatzeko 20 euroren truke.

BONO SALMENTA

Ondoren iragarritako egun eta ordutegietan bono salmenta egingo da plazan, behar diren seguratsun neurri guztiekin, noski. Gainera txartel hauek eskuratzerakoan ordainketa txartel bidez egiteko aukera egongo da.
•    2020ko ekainak 5, ostirala 10:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
•    2020ko ekainak 6, larunbata 10:00etatik 13:00etara.

Bonorik geratzen bada, ordutik aurrera Udaletxean eta www.zaldibia.eus atarian iragarririko lekuan salduko dira.

BALDINTZAK

•    2020/06/01 egunetik hasita, lehen 30 egunetan 16 urtetik gorako zaldibitar bakoitzak 30€ko bina sorta eskuratu ahal izango ditu 40 euroko prezioan, bonoak agortu arte (10€ko 6 bono).
•    Lehen 30 egunak igarota, edozein herritarek erosi ahalko ditu elkartasun bonoak, kopuru mugartik gabe eta agortu arte. Betiere hirunakako sortan eta 20 euroren truke.
•    Elkartasun bonoak 2020eko abenduaren 31a baino lehen gastatu/erabili behar dira.
•    Bonoak jaso dituzten zaldibiako “profesionalek”, edozein momentutan aurkeztu ahal izango dituzte bonoak Zaldibiako Udalean diru ordainketa jasotzeko. Hori egin ahal izateko nahikoa izango da Zaldibiako Udaleko eskaera orri bati trukatu nahi dituen bonok gehitzea. Bonoak aurkezteko azken eguna: 2021eko urtarrilaren 15a. Data horretatik aurrera erabili gabe edo jaso gabe geratu diren txartelak beren balioa galduko dute.
•    Zaldibiako Udalak ekimen honekin bat egiten duten zerbitzu emaile, lehengai ekoizle, komertzio eta ostalariekin ondorengo zerrenda osatu badu ere, aipatutako eremu hauetan aritu eta jarduera zaldibian errotuta duen edozeini aitortzen diogu bonu hauek trukatzeko eskubidea.

EKOIZLEAK: AZANZA mintegiak, IZAR BERRI-Garikoitz Nazabal, JOSEBA INSAUSTI artzaina, KATXIÑA artzaina, MARIA LUISA MENDIZABAL barazkigilea, MOZO artzaina.

KOMERTZIO eta OSTALARIAK: ARRESE jatetxea, BEGO mertzeria, BETI GAZTE taberna, EROSLE janari denda, FARMAZIA Aintzane Alberdi, GALAI ileapaindegia, ITXARO ileapaindegia, ILLATI taberna, JAIAK mozorro denda, ARRAINDEGIA Josean Maruri,  JOXEPANE herri ostatua, KIXKURGUNE taberna, LAZKAO ETXE jatetxea-nekazalturismoa, MAE fruta denda, PAGOSA okindegia, PILI harategia, TXARO-OGI BERRI okindegia, ZELAA hotela, ALARPE Zalditegia.

EUSKARRIA: EROSKETA BONOA

•    Bonoa papel berezian inprimatuko da. Hainbat segurtasun elementu gehituko zaizkio,  hauetako batzuk hemen zerrendatuko ditugu: zenbakia, QR kodea eta tinta ikusezina besteak beste.
•    Bonoak  bakarkakoak izango dira 10 euroko balioa izangu du bakoitzak eta  100 edo 50eko talonariotan etorriko dira. Banaka moztuko dira ere beti hiruko sortak salduko dira.
•    Bonoaren aurre aldean, Udaleko logoa, erosketa bonoaren xedea, prezioa/balioa, iraungitze data bezalako informazio garrantzitsuak agertuko dira.
•    Atze aldean, baldintza orokor guztiak eta gainerako xehetasunak agertuko dira idatziz.

Zaldibian, 2020ko ekainaren 2an