Zentraleko putzuko arriskuak gutxitzeko lanak

Arrantza eskola izan behar zuenaren azpiegitura guztiz hondatuta dago aspaldian. Zaldibiako Udalak aste honetan hasiko ditu eremu hau leheneratu eta egoera txarrean dauden egurrezko azpiegiturak eraisteko lanak.

Eguraldia lagun, gero eta herritar gehiagoren topaleku bilakatu da, Aiestaran Erreka auzoan, Cafeko zentralaren inguruan kokaturik dagoen putzua. Azken urtetan, bere garaian arrantza eskola izateko eraikiriko azpiegituraren egoerak okerrera egin du. Zaldibiako Udalak eremu hau zintaz itxirik mantendu du bertako lanak bideratu ahal izan diren arte.

Zentraleko putzuan burutuko diren lanak, ZALDIBIAKO BASO HABITAK LEHENGORATZEKO PROIEKTUAren baitako lanak aurreratuko dira, (informazio gehiago ikusi) azken asteetan bertan biltzen den jende kopurua ikusita eta honek sortu ditzakeen arrisku egoerak ekidin nahian, lanak azkartu ditu udalak.

EGURALDI ONA ETA ERREKA

Zaldibiako Udalak hainbat neurri jarri ditu abian errekara biltzen ari den jende kopurua ikusita. Lehenik herri gunean, Lardizabal herri eskolako zubia hesitu eta bertatik jauzi egiteak dituen arriskuaz ohartaraziz kartelak jarri ditu udalak. Bigarrena Aiestaran erreka auzoan Zubitako presara biltzen den jendearen joan etorriak arautu asmoz, motordun ibilgailuekin errekaraino joatea debekatu du Udalak.