Atzeratu egin behar izan dugu, "Aralar, mundua leku den lurra" irakurraldi musikatua

Atzo izan genuen eguraldi nahasiak eraginda, irakurraldi musikatua datorren astera atzeratzea erabaki genuen. Gure eskerrona adierazi nahi diegu Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Pello Ramirezi, ekitaldi honek eskatzen duen baldintza egokienen zain itxaroteko agertutako prestutasunagatik. Data berria zehaztu orduko plazaratuko dugu.