2018tik jabe berriak ditu Biloreko eremuak. Ordutik hona eraikinen barruan zeuden hondakinak erretiratzen joan dira eta Udalaren baimena eskuratuta, Ura Agentziaren baimenaren zain daude eraikinak eraitsi eta eremua 0 kotan uzteko. Jarraian informazio gehiago.
Hainbat urtetan abandonatua egon ondoren eta mota askotako esku-hartzeak eginda, egoera arriskutsu eta tamalgarrian egon da urte luzez Bilore. Udalak hainbat saiakera egin izan ditu urtez urte erakundeen bidez eta herritarrak aktibatuz konponbidea eskatzeko, erantzunik jaso gabe. 2016ko udan abokatu baten bisita jaso zen Udalean Biloreko eremuaz galdezka, Udala HAPOa idazten ari zela jakitun. Horrela, negoziaketa bat hasi zen interesduna nor zen jakin gabe, eremu horren ezaugarrien inguruan. 2018ko maiatzean subastara atera zen Bilore eta jakin zen Mugertza Eskabazioak zela erostuna eta ordura arteko negoziaketaren atzean zegonen interesduna.
Bere jabe eginda, gaur arte pixkanaka eremua garbitzen joan dira eraispenerako prestatzeko. 2019/05/14an “Eraispen Proiektua” aurkeztu zuten, baina udal teknikarien txostena aintzat hartuta, dokumentazio gehigarria eskatu zitzaien. 2020/07/20an aurkeztu dute “Eraispen Proiektuaren gehigarria” Udalean, orain arteko lanen eta Eusko Jaurlaritzako oniritzi txostenarekin batera Udalak egindako eskaerei erantzunez.
Aurkeztu den dokumentazioa aztertuta, udal teknikariek aldeko txostena egin dute, baina zehaztapen batzuekin herritarren segurtasunari lotuta:
Baimen honekin, Ur Konfederazioaren baimenaren zain daude eraisketa lanak ahalik eta azkarren hasteko. Urtebeteko lanak aurreikusten dituzte. Udaletik komunikazio etengabea eskatu zaie jabeei eraisketa lanak hastean eta neurri berean saiatuko gara herritarrak informatzen, batez ere inguruko bizilagunak.
Jakitun gara ikusgarria bezain gogaikarrian izango dela une batzuetan eraispen prozesua, beraz batetik pazientzia eskatzen dizuegu herritarrei eta bestetik, ezarriko diren segurtasun neurriak betetzea ere bai, ikusminak ez dezan istripurik eragin.
Bilorek Zaldibiako herrian izan duen eragina alor eta eremu askotan ikus dezakegu. Azken urteetan, ordea, txikizioa, itxura txarra eta arriskua besterik ez dugu izan herri-sarreran. Horri konponbidea emango zaio inork espero gabeko moduan eta zaldibitarrok pisu handi bat kenduko dugu gainetik laster. Ondorena iragartzerik ez badago ere, 2019ko urtarriletik indarrean den Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean, eremu honi hainbat zehaztapen egin zitzaizkion, bertan egin daitekeenaren eta egin ezin denaren inguruan.
Lurzoruaren Deklarazioa edo azterketa egin beharko dute lehenik, hor agertuko baitira lurzoruaren kalitate eta ezaugarriak. Emaitzaren arabera, jabeek Plan Partziala diseinatu eta aurkeztu beharko dute, eremu horren antolamendu berria zehaztuz.
Laburki azaltzeko, HAPOak zehazten dituen ezaugarri hauen barne osatu beharko da Plan Partziala:
Datozen hilabeteetan beraz, eraispen prozesua ondo joatea izango da helburua eta ondorengo urteetan Plan Partzial horren lanketan izango du zer esanik gure herriak.