Egutegiak dakarrena: abendua
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
ABENDUAK 3, ASTEARTEA
EUSKARAREN EGUNA
Lardizabal HErri Eskola eta Zaldibiako Udalaren eskutik
- 12:00etan KANTUJIRA herrikoia (Lardizabal herri eskolaren eskutik)
- 18:00etan SOLASALDIA udaletxeko areto nagusian
- Herriko zenbait lagun izango dira bertan euren bizipenak kontatzen: Susana López, Rakel Andrés, Bittor Gartzia, Ainara Nazabal eta Lardizabal eskolako ordezkaritza.
- Oharra: solasaldia euskaraz izango da. Ez dakitenentzat aldi bereko itzulpena eskainiko da.
ABENDUAK 11, ASTEAZKENA
ZALDIBIAKO "EUSKARAREN MAHAIA"
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: Udaletxeko areto nagusian
ABENDUAK 11, ASTEAZKENA
LITERATURA SOLASALDIA MIRIAM LUKIREKIN, ARGIALDIAK LIBURUAZ (Zapiak bat elkartearen eskutik)
- ORDUA: 19:00etan
- LEKUA: Karreaneko ganbara
- GIDARIA: Karmele Etxabe
- Ondoren mokadua egongo da. Irakurri eta etorri!
ABENDUAK 13, OSTIRALA:
JOSTAILU ETA LIBURU BILKETA
- ORDUA: 16:15etik 17:15era
- LEKUA: Plazan
- ZER: herritarrek etxean erabilerarik gabe izan ditzaketen jostailu, mahai-joko edota liburuak jasotzeko gunea jarriko da plazan. Jasotako materiala zerbitzu publikoetan (Haritza jolas gelan, Haur liburu txokoan edota Gaztelekuan) erabiltzeko izango da. Baldintzak: materialek egoera onean egon behar dute.
MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA
- ORDUA: 17:15ean
- LEKUA: Plazan
ZALDIBI HERRI HEZITZAILEA: JOLASA PLAZARA!
- ORDUA: 18:00etik 20:00etara
- LEKUA: Plazan eta Udaletxeko herri aretoan
- Beti Gazte Elkarteko kideekin, LH3tik DBH4ra arteko gaztetxoek TOKA eta KARTA-JOLASAK
ABENDUAK 16, ASTEARTEA
ZAINTZA DIAGNOSTIKOAREN MAHAI-INGURUA
- GAIA: Zaintza esperientziak ezagutzen
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: Udaletxeko herri aretoa
ABENDUAK 19, OSTEGUNA
URTEKO EKINTZEN BIDEO PROIEKZIOA (Beti Gazte elkartea)
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: udaletxeko herri aretoa
ABENDUAK 19, OSTEGUNA
HERRI BIZIGARRIA: ERRONKAK ETA AURREKONTUAK 2025
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: Udaletxeko areto nagusian
- Gaiak: herri antolamendua, mugikortasuna, energia, elikadura, lana, zerbitzuak, ingurumena eta etxebizitza.
ABENDUAK 20, OSTIRALA
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA (Ausa Gaztelu guraso elkarteak eta Lardizabal Herri Eskolak antolatuta)
-
NOIZ: Goizean zehar
- NON: Olaldeko parkean (eguraldi txarra bada, frontoi itxian)
ABENDUAK 20, OSTIRALA
"OSTEOPOROSIA: DIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA" HITZALDIA (Beti Gazte elkartea)
- NORK: Amagoia Muruamendiaraz, Matia zentroko mediku gerontologoa
- ORDUA: 17:00etan
- NON: udaletxeko herri aretoan
ABENDUAK 20, OSTIRALA (Urtarrilaren 3ra arte)
GAZTELEKUKO EGITARAUA GABONETARAKO
- Egitaraua eta informazio guztia, irudian:
ABENDUAK 23, ASTELEHENA
IXABEL AGIRRESAROBE IPUIN KONTALARIAREN SAIOA
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: Karreaneko Haur liburu txokoan
- ADIN-TARTEA: 4 urtetik LH 3. mailara arteko haurrentzat
ABENDUAK 24, ASTEARTEA
KANTU ESKEAK
- 08:00etan Zubi-buru elkartetik abiatuta KANTU ESKEA baserriz baserri. Eguerdian bazkaria egingo dute elkartean. Arratsaldean, berriz ere kantu eskean jardungo dira herriko auzo eta baserrietan, eta iluntzean herrigunean.
- 11:00etan: Guraso elkarteak antolatuta, eskolako familiekin kantu eskea herrian zehar. Ondoren gaztainak erreko dira plazan.
ABENDUAK 26, OSTEGUNA
TXANBOLINTERO TXISTULARI TALDEAREN EMANALDIA (Beti Gazte elkartea)
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: udaletxeko herri aretoa
- Aurrez txokolate beroa banatuko da, gozagarriekin
ABENDUAK 27, OSTIRALA
GABONETAKO APAINGARRIEN TAILERRA (Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatuta)
- ORDUA: 11:00etan
- LEKUA: Kimueneko Gereziondo aretoan
ABENDUAK 27, OSTIRALA
HARRI JASOTZAILEAK ETA PILOTA PARTIDAK (Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta)
- NOIZ: 17:00etan
- NON: Resti pilotalekuan
ABENDUAK 30, ASTELEHENA
"AZKEN EGUZKILOREA" HAURRENTZAKO ANTZEZLANA
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: Antzokian
ABENDUAK 31, ASTEARTEA
MENDI MARTXA GAZTELURA
- ORDUA: 9:30ean
- LEKUA Plazan
SAN SILBESTRE LASTERKETA HERRIKOIA (Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta)
- NOIZ: 16:30ean
- IBILBIDEA: hiru aukera egongo dira, aurrerago zehaztuko direnak
BRINDIXE
URTARRILAK 2, OSTEGUNA
BUBBLE BALLS JARDUNALDIA
- NORENTZAT: LH3tik DBH4ra arteko haur eta gaztetxoentzat
- ORDUA: 17:00etatik 20:00etara
URTARRILAK 3, OSTIRALA
TALO-KANTU AFARIA (Zaldibiako Gazte Asanblada)
- NOIZ: 19:00etan
- NON: Beheko soziedadean