Egutegiak dakarrena: martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.

 

MARTXOAK 1, OSTIRALA

PILOTA JAIALDIA RESTIN

Hiru pilota partida, bikoteka. Zaldibiako Udalak antolatu du jaialdia Gaztelupe Pilota Klubarekin elkarlanean.

  • Lehenengo partida: Lide Murua - Ezki Aristi zaldibitarrak / Ainitze Arratibel - Olatz Intsausti
  • Bigarren partida, promozio mailakoa: Aranburu - Arrastia / Oskoz - Sotil
  • Hirugarren partida, lehenengo mailakoa: Aldaregia - O.R. Larramendi / Arrieta - R.L. Mujika
  • ORDUA: 18:00etan
  • LEKUA: Resti Pilotalekuan
  • SARRERAK: egunean bertan 5€an jarriko dira salgai Restiko atean, 12 urte edo gehiago dituztenentzat.

 

MARTXOAK 4, ASTELEHENA

HITZALDI-SOLASALDIA: MUGIKORRAK ETA GURE SEME-ALABAK

(Ausa Gaztelu guraso elkartea)

  • HIZLARIA: Miren Rose
  • ORDUA: 18:00etatik 20:00etara
  • LEKUA: Karreane kultur etxeko ganbaran
  • OHARRA: Telegram bidez itzulpena entzuteko aukera izango da.

 

MARTXOAK 6, ASTEAZKENA

IRAKURLE TALDEAREN SOLASALDIA  (Zapiak Bat elkartea)

Liburua: Karmele Jaioren "Maitasun kapitala" 

  • GIDARIA: Karmele Etxabe Azkarate
  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Karreaneko ganbaran

 

MARTXOAK 7, OSTEGUNA

TALO FESTA (Beti Gazte)

  • ORDUA: 17:30ean haurrak, 18:30ean jubilatuak eta 19:00etan gainerakoak
  • LEKUA: Beti Gazte tabernan
  • INFORMAZIO GEHIAGO, HEMEN:

 

MARTXOAK 8, OSTIRALA

ODOL EMATEA ZALDIBIAN (Zaldibiako Odol Emaileak)

  • ORDUA: 16:30etik 20:30era
  • LEKUA: Udaletxeko batzar aretoan
  • TXANDA: egunean bertan, goizean deitu 943 007885 zenbakira 

 

MARTXOAK 8, OSTIRALA

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA (Aske, Zaldibiako Udala eta herriko zenbait eragile)

  • ORDUA: 12:00etan ekitaldia plazan.
  • Egun osoko egitaraua, jarraian:

 

MARTXOAK 9, LARUNBATA

TTIPI-TTAPA MOREA (Aske taldea eta Zaldibiako Udala)

  • ORDUA: 10:30etik aurrera egun osoan.
  • Informazio guztia eta izen-ematea HEMEN.

 

MARTXOAK 9, LARUNBATA

XI. OSINBERDE SARIA (Zabel Bertsozale Elkartea)

  • ORDUA: 20:30ean afaria eta ondoren bertso-saioa
  • LEKUA: Joxepane Herri Ostatua
  • SARRERAK: martxoaren 1eko iluntzetik aurrera 30€an Joxepanen salgai. 

 

MARTXOAK 10, IGANDEA

HERRI HEZITZAILEA 3. SAIOA

•    ORDUA: 18:00etan

•    LEKUA: Karreane kultur etxean

 

MARTXOAK 14, OSTEGUNA

ARDIKI EGUNA: BILERA IREKIA

Egungo lan-taldeak ez du aurten Ardiki eguna antolatuko eta errelebo eske datoz. 

Euren mezua osorik, HEMEN:

  • ORDUA: 18:30ean
  • LEKUA: udaletxeko batzar aretoan

 

MARTXOAK 15, OSTIRALA

ZALDIBIA - ISO (Nafarroa) IRTEERA (Xirika elkartea)

  • 21:00etan soziedadean afaria
  • 01:30ean Iso-ra abiatu (Nafarroa)
  • 04:00etan Korrika 368. km Isoko gainean
  • Ondoren bertan lo egiteko asmoa
  • Izen-ematea: Joxepanen.

 

MARTXOAK 16, LARUNBATA

GOIERRI RALLYSPRINTA

  • TRAFIKO OHARRA, HEMEN.
  • OHARRA: bezperan, hilaren 15ean ere izango da zerbait. Adi egon!

 

MARTXOAK 17, IGANDEA              

XXXII. DANTZARI TXIKI EGUNA (Iztueta Dantza Taldea)

•    ORDUA: 11:00etatik aurrera

•    EGITARAUA ETA ZENBAIT OHAR, HEMEN

 

MARTXOAN ZEHAR HARRO HERRI 23. KORRIKA:

EGITARAUA (Zaldibiako Korrika Batzordea eta Zaldibiako Udala)

  • Martxoak 1, ostirala: 16:30ean: Kamiseta margoketa, bakoitzak bere kamiseta ekarrita (Guraso elkarteak lagunduta)
  • Martxoak 14, osteguna: 12:00etan, eskolatik abiatuta, KORRIKA TXIKIA
  • MartxoaK 22, ostirala: 

    • Arratsaldean PORRIKA

    • 22:30ean: ZOPA antzezlana antzokian. Sarrerak 5€. Langabetu eta 14-18 artekoek 2€

  • Martxoak 23, larunbata: 12:00ak aldera KORRIKA Ordizian (autobus zerbitzua egongo da, aurrez izena emanda)
  • Informazio mahaia 17:30ean plazan, egun hauetan: Otsailak 23, martxoak 1, 15 eta 22‚Äč 
  • OHARRA: KORRIKAko materialaren erakusleihoa udaletxeko herri aretoan dago