Ur zerbitzuak

Ur hornidura eta hondakinen tasak: 2024ko 2. hiruhileko erreziboak

Zergabilketa epea: abuztuak 1 - irailak 16

Helbideratutako erreziboak abuztuaren 16an kobratuko dira kontutik
Gehiago

2023ko 2. hiruhileko ur hornidura tasa

Zerga-bilketa epea: abuztuak 1 - irailak 18
Gehiago

2023ko 1go hiruhileko ur hornidura tasa

Zerga-bilketa epea: maiatzak 1 - ekainak 15
Gehiago

Astelehenean ur zerbitzuaren mozketa Santa Fe 8 eta 10ean

Urriak 3 astelehena, Lurdesenean eta Zubiaurreko ur hartunea lurperatzeko lanak burutuko dira. Lanak burutu ahal izateko ur zerbitzua etengo da. Ordutegi zehatzak jakitean etxetako atarietan jarriko dira.
Gehiago

2022ko 2. hiruhileko ur hornidura

Borondatezko epea: irailak 1 - urriak 17

 
Gehiago

Elbarrena eta Urtesabelen, ur-mozketa izango da asteartean

Azken asteetan, Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak burutzen aritu dira eta lan hauen bidez ezagutu den beste matxura bat konpontzeko 3 orduko iraupeneko ur mozketa egingo da bihar asteartea abuztuak 23, 15:00etan hasita. Mozketa honek Elbarrena eta Urtesabel auzoetako herritar eta erabiltzaileei eragingo die. 
Gehiago

Ura moztuta Elbarrena auzoan, matxura berri bat dela eta

Urtesabelera igotzeko bide-gurutzean, Bilore eta Beko-Zelaiaren (Fabrika-Etxea) artean, ur-ihes handia aurkitu da. Presaz jarduteko neurriak hartu dira lehorte-betean ura galtzea ekiditeko. Momentu honetan, abuztuaren 9ko arratsaldeko 17:00etan, Bilore paretik Elbarrena auzorantz doan ur-edangarriaren zerbitzua etenda dago eta ihesa konpondu ahal izateko orain artean pilatu den ura ateratzen ari dira bonbaz. Lan horiek gauzatzean, ur-ihesa konpondu eta ur-zerbitzua emango da berriz. Programatu gabeko mozketa izan da eta ahalik eta azkarren zerbitzua berriro martxan jartzeko lanean ari gara. Barkatu eragozpenak. 
Gehiago

Elbarrena auzoan, ur-mozketa izango da gaur

Pasa den astetik martxan dira Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak eta horren baitan 3 orduko iraupeneko ur mozketa egingo da gaur, 14:45ean hasita. Mozketa honek Elbarrena auzoko herritar eta erabiltzaileei eragingo die. 
Gehiago

Hobekuntza lanak ur-edangarriaren azpiegitura-sisteman

Datozen egunetan hainbat hobekuntza lan egingo dira herriko ur-edangarriaren azpiegituretan. Zehazki, Elbarrena auzoko Toki-Goxo eta Zelaako espaloira arteko eremuan egingo dira, hainbat ur-ihes direla eta 120 metro inguruko luzeran hodi berria jarriko delarik. Lanak medio hainbat herritarrek aurrez jakinarazitako ur-mozketak izango dituzte, lehena bihar arratsaldean (osteguna) 15:00etatik aurrera. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

2021eko 3. hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2021/12/01 -  2022/01/31
Gehiago

2021eko bigarren hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko borondatezko epea: irailak 1 - urriak 29
Gehiago

Oharra: ur-hornidura

Gorriñe eta Goroskindegiko ur-biltegien arteko hoditerian gertatu den arazoak eta gauean izan den euri-kolpeak ur-arrea sisteman sartzea eragin dute. Herri-guneko hainbat puntutan nabarmendu da goizean zehar honen eragina. Arazoa datozen orduetan konpontzea espero da. Ez da ur-horinduran mozketarik egingo, baina arretasuna nabaritu dezakete hainbat erabiltzaileek. 
Gehiago