Eusko Jaurlaritzak indarrean sartu dituen neurri berriak direla eta azalpenak. 2020/10/23

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri guztietan indarrean sartu dira neurri gehigarriak eta jarraian neurri horietatik nagusiki egunerokoan eragingo digutenak. Gainera, Gipuzkoako 25 udalerritan mugikortasuna mugatzea gomendatu du, bai bertakoei kanpora ateratzeko, baita kanpokoei bertara sartzeko ere. Gomendio honek Zaldibian zuzenean ez, baina eragingo digu zeharka bada ere. Jarraitu irakurtzen.

2020ko urriaren 23ko goizeko hamaikak eta laurdenean argitaratu da EHAAn Osasun Sailaren agindua, gaur bertan indarrean sartuko dena gutxienez azaroaren 4a arte.

INDARREAN SARTU DIREN NEURRI BATZUK:

  • Hilerrian, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, gurtza tokietan %50.
  • Ostalaritzan: Barruko aforoa %50, mahaiko 6 pertsona, beti eserita, maskara une oro jarrita eta 00:00etarako itxita.
  • Txoko eta elkarte gastronomikoek itxita egon beharko dute.
  • Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak bermatu ezin badu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela.
  • Kultur eta kirol ikuskizunetan gehieneko aforoa %50 izango da.
  • Jarduera fisikoa aire zabalean gehienez 6 laguneko taldetan.
  • Gazte lokal, lonja eta antzekoak itxita egon beharko dute.
  • Eskola kiroleko lehiaketak bertan behera geratzen dira.

INDARREAN SARTU DIREN GOMENDIOAK:

  • Gehienez, 6 pertsonako juntaizoak egitea gomendatu da herri guztietan.
  • Gipuzkoako 25 udalerritan mugikortasuna mugatu dute (Ordizia, Beasain eta Lazkao ditugu gertuen). Ez da gomendatzen herri hauetatik irten edo herri hauetara sartzerik, ez bada:
    • osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik
    • lan-arrazoiengatik
    • ikasketengatik
    • ohiko bizilekura itzultzeagatik
    • mendekoak diren pertsonei laguntzeagatik
    • ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorriengatik