Bizitzea merezi duten bizitzak eta herria nahi ditugu, eta norabide horretan ondorengo gaiak jorratuko dira arlo honetan, besteak beste: herri antolamendua, zerbitzuak, ingurumena, elikadura, lana, etxebizitza, energia eta mugikortasuna.
Harremanetarako posta helbidea biziherria@zaldibia.eus da eta behe aldeko IZEN EMATE formularioan izena ematen duten herritar eta eragileei, bilkuretako deialdiak eta Herri Bizigarria arloari buruzko informazioa helaraziko diegu.
Ioritz Berra Juaristi alkatea eta Xabier Iraeta Mendizabal zinegotziak eramango dute arlo honen ardura.